Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahastaile 1 izond nahaslea.

Bazter ezazu zeharo mundu nahastaile eta engainagarri honek bere maitale itsuak kateatzeko erabiltzen duen oro, eta maita ezazu osoki, zure maitez bere burua eman zuen hura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1201. orr.

Orain, azkenean, libre du Virgilek ez ikustea, ikusmenaren eta espazioaren mundu itsutzaile eta nahastailetik ihes egitea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 157. orr.

Hamar egun zentzumenen tirabira hura konpontzeko; emozioak, berriz, hain nahastaileak ziren, non ia ez baitzen ausartzen haietaz pentsatzera ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 184. orr.

Berriz ere zure mania nahastaile hori; orain ere ariko zara burutazioren bat asmatzen; gauza argi eta begi-bistakoak modu korapilatsuan zuritu behar.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 142. orr.

Halako, bere buruaren berriemaile; horrelako, nire buru aski nahasiaren nahastaile.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 181. orr.

• 2 iz nahasmendua sortzen duen pertsona. ik nahasle 3.

Ez naute alabaina kolektiboan onartu, ez natzaie fidagarri, nahastaile hutsa naiz, edo infiltratua.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 59. orr.

Hemengo sindikatuetako sozialistekin eta nahastaile zoro horiekin...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 27. orr.

3 bazter-nahastaile bazter-nahaslea.

Hobe da benetako merezimenduak egin dituenari merezitakoa ukatzea, zitalari, maltzurrari edo bazter-nahastaileari emateko arriskua hartzea baino.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 269. orr.

Halakoak Asturias-etik etortzen ziren bazter-nahastaileen erruagatik gertatzen ziren, Langreo-ko eta Gijon-go portuetako sindikalista gorriak, subertsioaren profesionalak, oporra jotzera bortxatzen gintuztenak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 36. orr.

Egun batean, Baldurri kalte egitea erabaki zuen Loki jainkoak, berez maltzurra eta bazter-nahastailea zelako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 148. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus