Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haizeak ilea nahaspilatzen zion eta harrotzen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 19. orr.
Piztitxo sendokotea zen, txima zuri nahaspilatuak zituen eta han-hemenka beltzuneak alboetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 50. orr.
Gizon bat mahaiaren gaineko aldizkariak nahaspilatzen ari zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.
Beren urak berehala nahasi ordez, elkarren ondoan doaz bi ibaiok 80 kilometrotan barrena, nahaspilatu gabe. Ahotsak murmur berdin eta bizi batean nahaspilatzen ziren. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.
Inortxok ere ezer ez ulertzeko moduan nahaspilatu eta korapilatu behar dira gauzak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 502. orr.
Ruche jaunak, ordea, zeharo nahaspilatua zuen gogoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 447. orr.
Auziren bat noiz nahaspilatuko zain daude denak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 502. orr.
Orain, hori aski ez, eta makur hasitako goiza, zuzendu beharrean, are gehiago nahaspilatuko zelako aierua nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.
Alabaina, sentimendu bitxi bat nahaspilatu zitzaion ordu arteko bozkarioari eta handinahiari, eta bere baitan egin zuen: "halabeharrak nolatan ekarri dio halako zortea aita-amarik ez duen neskatila bati?". Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 183. orr.
Zeozer argitzen zuela uste izan zuen bakoitzean, nahastea nahaspilatu egiten zitzaiola konturatzen zen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 186. orr.
Bi gizonak eztabaida gorrian nahaspilatu ziren, gaineratiko familiakideak erakarriz, emaztea eta lau haur, seme bat eta hiru alaba. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 49. orr.
Arrazoi bakarra, arazo hau soluziorik ez duen eztabaida (sasifilosofiko) infinitu batean nahaspilatzeko interesa izan liteke. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 34. orr.
Ez ezazu iker zuretzat ilunegi dena, eta ez azter nahaspilatuegirik dagoena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 85. orr.
Gure nazioa nahaspilatzen harrapatu dugu gizon hau; enperadoreari zergak ordaintzea galarazten du eta bera Mesias, erregea, dela esaten. Elizen arteko biblia Lk 23,2
Faroen argi-konoan ikusgai: landare zurrun-geldiak eta lur-azaleko erro-multzo nahaspilatuak, erraien gisa distiratzen ari. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.
Titiburuak arroxak eta biribilak, pottotta bikaina, ile gorri nahaspilatuek estalia. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 123. orr.
Jimmyk hanka nahaspilatuen artetik aurrera egin zuen, zigarro bat erre nahi baitzuen korridore kulunkari eta ilunaren muturrean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 410. orr.
Igande arratsalde hartako eguzki-izpiak leihoko farfailezko gortina astunen zirrikituetatik sartu eta alfonbrako arrosa gorrien gainean iraulkatzen ziren, bulego nahaspilatua itzalez eta argiunez betez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 38. orr.
Baina, esadazu, zer gertatzen da ante portas jarduteko ohitura zahar jator horrekin eta haren historia nahaspilatu bezain kolorez betearekin? Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 98. orr.
Haizeak harroturiko hauts-zirimolak harturik zeukan Norak gogoa, sentimendu eta burutazio nahaspilatuez beterik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 37. orr.