Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahaspila (orobat nahaspilo g.er. eta nahaspulo g.er.) 1 iz nahasirik dauden gauzen multzoa, nahas-mahasa.

Bazen liburu-denda bat salgai Zazpigarren Etorbidean, Park Slope-n, eta Harryk liburuen negozioaz deus ere jakin ez arren, gustatu egin zitzaion denda, hango zirtzilerien eta zaharkien nahaspilagatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 60. orr.

Hamar egunetako egonaldian jantzi zikinak metatu zitzaizkion eta maletan sartu zituen; zerbait behar zuenean hondoan bilatu behar zuen, eta, Kôben erosi eta jaso zituen opariak ere han sartu zituenez gero, nahaspila izugarri hark maleta hainbeste puztu zuen, non ez baitzen ixten.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 76. orr.

Hura zen iskanbila eta ardaila, hura zarata eta nahaspila.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.

Nahaspilaren erdian ere, noiznahi egoki daitezke elkarren ondoan bi pieza, puzzlean elkarren ondoan behar dutenak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 190. orr.

Eta, nahaspilaren erdian, kale garbitzaile pila bat hurbiltzen ari zen bidegurutzearen bukaeratik, lerroan jarrita, erratzei kolpe neurritsuz eragiten zietela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.

Nahitasuna hartu diot neure auzoari, maite dut zurien eta marroien eta beltzen arteko hango nahaspila aldakor hori, atzerriko azentuen koru geruza askotako hori.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.

Josurenean une horretan zegoen nahaspilan -anaia aieneka, manta gorriz tindatuetan bildua; anbulantziakoak korridorean, beren trasteria guztia harat-honat zerabiltela; Edurne, histeriak joa, botikin ezdeusa eskuetan-, miraria izan zen haurraren azalpenak ulertu ahal izatea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 343. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 irud/hed

Idazleen eta poeten bizitza gertutik begiratu eta kaos hutsa besterik ez zenuen aurkituko, arauaz besteko salbuespenen nahaspila amaigabea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 172. orr.

Erabateko nahaspila da dena: odol-isurketa eta hilketa, lapurreta eta iruzurra, ustelkeria, desleialkeria, gizarte-gatazkak, zinausteak.  Elizen arteko biblia   Jkd 14,25

Neskak aurrera egiten zuen, itsumandoka, zarata kirrinkarien nahaspilan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 196. orr.

Aztertzaile pitagorikoaren plantak egin zituen Ruche jaunak, nahaspilan mintzatuz: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 140. orr.

Sentimen ugari bilduko ziren orduan beren baitara, nahaspila bizian.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 72. orr.

Elebidun ere ote esanaldi bat euskaraz hasi eta Frantsesez bururatzen duena edo alderantziz Frantsesez abiatu ahapaldia euskaraz bukatzen duena? ez, nahaspila horrek gauza onik ez du.  Herria   2003-08-14

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Liburutxo honek, hasi eta buka etenik gabe irakurtzean, nahaspila-inpresioa egiten du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 535. orr.

Asteazkenean iritsi zen Donostiara, Tolosatik, Joaquín de Gorrochategui monsiñorea, gorrien basakeriatik askatu berri, hiltzat eman baitzuten Donostia askatu eta aurreneko nahaspila uneetan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 135. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baina jendetza nahaspila bat, kontzientzia bakar bat badago, edo lotzen ari bada, ez da jadanik nahaspila.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 157. orr.

Handik minutu batzuetara kale erdian ez zegoen gorputz nahaste bat besterik, borroka nahaspila batean loturik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 152. orr.

Lorategietako aulki batean eseri naiz, eta ikusi gabe egon naiz begira: harrizko aingerua, zozoak, urmaeleko belaontzi ttikiak, loreen kolore nahaspila...  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 155. orr.

Itxaropen apalagoak behar ditu eduki: soinu-nahaspila horren erditik, nonbaitetik, nahikunde hilezkorraren nota zinezko bakar bat hegaz aterako dela, txori bat bezala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 274. orr.

5 nahaspilan nahaspilaturik, nahasian.

Bulegoetan eskuizkribu guztiak nahaspilan zeuden, elkargainka, ez zegoelako behar adina apalategi.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 202. orr.

Kaxa dezente pilatu zaizkigu, nahaspilan, eta txukuntzeari ekiten diogunean nondik jo ere ez dakigu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 18. orr.

Aztertzaile pitagorikoaren plantak egin zituen Ruche jaunak, nahaspilan mintzatuz: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nahaspila ederra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus