Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Merendatzeko, gogoan dudan baratxuri freskoen nahaskirik goxoena prestatu zuen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 26. orr.
Nahaski janezina benetan. Berria - Euskal Herria 2004-11-17
Presaka prestatutako bazkaria egin ondoren -tomate-zopa, arrautza nahaskia eta salami ogitartekoak-, Lucy eta biok erosketak egitera atera ginen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.
Entsalada, perretxiko nahaskia, itsas-zapoa eta mamia. Berria - Kirola 2004-06-16
Onddo nahaski beroaren arrastoa oraindik ahoan, Damian, aulkia atzerantz botata, zutitu egin da. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 170. orr.
Bada burtsan, inbertsiogileei purearen ordez nahaskia ematea txarretsi behar da. Berria - Ekonomia 2006-02-15
Botikariaren eskuz nahaskiak prestatu ondoren. Elizen arteko biblia Si 38,8
Zapore garratza zuen, ikatz aire, odolaren eta asfaltoaren nahaskiak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 317. orr.
Jimmy itsumustuka hasi zen euliaren bila bi atzamarrez, eta behin harrapatu zuenean, erpuruaren eta erakuslearen artean zanpatu zuen, nahaski gris bihurtzeraino. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 143. orr.