Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezkontzen ez bazen, Andresek bazuen amore ematea, eta herriko galduekin Urliaren edo Berendiarenera joan, bizimodu lizuneko emakumeak Erdi Aroko burdeletan bezala bizi ziren bi kale haietara; baina nahaskeria hori mingarria zen bere harrotasunarentzat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 232. orr.
Nahaskerian dabiltza zenbait jende gazte. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 76. orr.
Beharko dituzte oraino zaintzaleak, beti gehiago, nahaskeriarik gabe joan diten irakiarren boz horiek. Herria 2004-10-14
Hil egingo naiz zure lur-sailak behar bezala gobernatzen ez badituzu eta nahaskeria eta txirotasuna nagusitzen direla ikusten badut. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 458. orr.
Iraultzak ekarri politika aldakuntzetaz eta nahaskerietaz baliatu ziren Aldudarrak jakinarazteko nahi zutela Baigorri lurraldeari uko egin eta beren independentzia hartu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 67. orr.
Aroa baizik ez balitz hoin nahasia! bainan bada zorigaitzez beste nahaskeriarik uda huntan! sukarra emaiten duten nahaskeria pisu horietarik ere ba berdin... Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 26. orr.
Lehen bezala, hango nahaskeria lardatsak nonahi erakusten zuen bere irudi zantarra. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 478. orr.