Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahasgarri 1 izond nahasarazten duena, nahasbidea, nahasdura edo nahasmendua sortzen duena.

Keinu eta hitz nahasgarri haiek zelan interpretatu behar ote nituen galdetu diot neure buruari.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 130. orr.

Esaldi nahasgarriez ari gara, adiera bakarrekoak izan nahi luketenak baina esanahi zalantzagarria bideratzen dutenak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 227. orr.

Azken txokoko mahaitik, ez ohartuarena egin dut haien begirada nahasgarriei erantzunez.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 91. orr.

Minak min, gutxienez beste neska maite zuela esan izan balit, nik argi ikusiko nuen aurrerantzean nondik nora jo, baina egoera nahasgarri hark galduago utzi ninduen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 38. orr.

Nork askatuko du korapilo nahasgarri hau?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 92. orr.

Orduan, linguistikaren aztergaia azalduko zaigu estekadurarik gabeko gauza heteroklitoen pilaketa nahasgarri gisa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 35. orr.

"Objetivo" horrek badu, gerrakoaz gain, beste adiera bat ere, ikasleei nahasgarri egiten zaiena, subjektibo ez dena baita objektiboa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 119. orr.

Egoera harrigarri hura -Fuhrmann doktorea dardarka ikustea-, nahasgarriagoa gertatu zitzaion Dembari, mozkorra eta gorrotoa baino.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 194. orr.

Oso nahasgarria gertatzen da hau batzuetan [...] biztanle guztiak zaku berean sartzen baitira askotan ematen diren estatistiketan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 229. orr.

Lizun usain nahasgarria.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 19. orr.

2 (izan aditzarekin)

Oraindik ez zen oso jokalari ona eta etengabe aholkuak oihukatzen zizkioten, eta hori nahasgarria zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 180. orr.

Bi begiak lanean jarririk, lanera itzuli zen; baina gero eta garbiago ohartu zen ikusteak ere bazuela beste alde bat: hein handi batean, nahasgarri zitzaion ikusmena, eta, batzuetan, erabat asaldagarri.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 149. orr.

Kontzientzia-bikoizketa hori nahasgarria izan daiteke.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 170. orr.

3 (izen gisa)

Batzuetan zulo inguruan legar xehea, sendabelar bereziak eta beste nahasgarri berezi batzuk ipintzen dituzte sugeak konortegabe uzteko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 160. orr.

• 4 izond nahas daitekena.

Nahasgarriak eta bateragarriak iruditzen zitzaizkigun Josemaria Iparragirrek arbolari egin zion kantua eta Pablo Picassok bonbardaketari egin zion salaketa koadroa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 369. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus