Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahasdura iz nahasirik (bereziki gogoa nahasirik) dagoenaren egoera.

Bihozberatasun gehiegizkoak eta nahasdurak baizik ez ninduten eraman esatera iragana ez zela jada existitzen eta Lajosek ez ziola inori ezer zor.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Halako nahasdura batean senditzen du orain mutikoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 146. orr.

Sukar kiskalgarria, nahasdura bortitz eta kasik jarraikia, egarri aseezina, horra nabari zaion guztia.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 469. orr.

Nahasdurak sekula baino indar gehiagoz jo zuen, eta aldi berean gorputz dardara zinez ikaragarriek hartu zuten.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 477. orr.

Dio Le Floc-Prigent-ek bertzen erranek emaiten diotela barne nahasdura, ez zakielakotz zer egiten zuten bertze biek.  Herria   2003-05-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus