Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
nahasarazi, nahasaraz, nahasarazten du ad nahastera behartu.
Meza erditan animaleko behi tropa bat, beren joarekin kantua estali eta nahasaraz artino. Herria 2005-06-09
Garai haiek oroitzapen ilunak eta goxoak nahasarazten dizkiote. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 28. orr.
Hor dira pertzeptologiako laborategietan egiten diren pertzepzio-iruzurrezko esperimentuak ere, ikusleari diapositiba bat eta kartoizko maketa bat nahasarazten zaizkionak, adibidez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 167. orr.