Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sabela nahas nabari zuen eta estomaka trebes. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 34. orr.
Egunkarian irakurri zuen bere burua ibaira bota zuela, loak hartzeko erremedioak alkoholarekin nahas irentsi ondoan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 335. orr.
· Agian ez nuen egoki jokatu, baina ordurako nahikoa buru-nahas nengoen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 26. orr.
Eskolako sorginkeria-liburuak nahas-mahas pilatuta zeuden txoko batean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 40. orr.
Izenburu horren pean, nahi adina genero eta agerkari sailkatu ohi da, nahas-mahas sailkatu ere. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 15. orr.
Animaliak ere nahas-mahas bikotekatzen baitziren, otsoak katemeekin, hartzak behiekin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.
Kremallera ireki eta nik poltsan nahas-mahas sartutako arropak bereizten hasi zen, kolorezkoak alde batera, zuriak bestera. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 163. orr.
Eleak nahas-mahas jaukitzen zitzaizkion: [...]. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 64. orr.
Berriro ere sentimenduak nahas-mahas eta borborka ditut. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 228. orr.
Horra, nahas-mahas, nolako beharrordu eta parada ainitzek zizkiguten elgarretaratzeko paradak eman Lafitte eta ni bezalako batzueri. Herria 2001-10-18
Gizona zentauro baita, haragia eta adimena nahas-mahas, jainko-hatsa eta hautsa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.
Hormetan hainbat margolan zeuden esekirik, estu-estu eta nahas-mahas. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.
Iskanbila eta nahas-mahasa besterik ez zen bagoietan lehen mementoan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.
Gauzen kokapenak garrantzi handia du nahas-mahas horretan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 120. orr.
Gurpilen ilara luzeak, gurdiei loturiko abereen errenkada amaigabeak galtzen ziren kargatzen ari ziren salgaien nahas-mahasaren erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.
Betaurrekoak jantzi eta, erdi ilunpean, pijamaren galtzen eske ibili nintzen gelako nahas-mahasean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.
ik beherago 5. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Ez dakite egia nahas-mahasetik bereizten. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 93. orr.
Sekulako nahas-mahasa izan da dena-eta. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 86. orr.
Lurra nahas-mahas hutsa zen; ilunbeak estalitako leize handia. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 15. orr.
Gure lubakiak eta babeslekuak nahas-mahas erabatekoan utzi zituzten aurreko egoiliarrek, Seaforths-eko Jock konpainiakoek. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 128. orr.
Nahas-mahas sasiilustratu bat dirudi denak: munduaren arima, unibertsoaren batasuna, gizadiaren solidaritatea, nazioaren edo arrazaren izpiritua, norbanakoarena, etab. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 79. orr.
Lehendik ere egona nintzen han, eta ez ninduen harritu ikasle gazte, bulegari presatu eta zeregin handirik gabeko errentadun itxurako jende nahas-mahas haren barailak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.
· Nahas-mahas garaiak dira. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 38. orr.
Habeak nonahi botata, alde guztietarantz leherturik, ia erabateko nahas-mahasean agertzen zen guztia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 199. orr.
Gizon ederra, ile beltz eta lisoa atzerantz orraztuta baina alboetatik nahas-mahasean jausten zitzaiona bekokira. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 221. orr.
Gauak ilunduriko Ama Birjinaren kaperaren aurrean, belaunaulki batzuk besterik ez zeuden, nahas-mahasean, han belaunikaturiko emakumeen debozio beroak irauliak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 302. orr.
Arantza eta lore ugari topatuko baituzu testuotan, non zer dagoen bereizteko zail den nahas-mahasean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 7. orr.
Zenbakiak eta letrak apeta hutsez edo haize aldakorraren ariora nolanahi nahas-mahasten dituztenak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 270. orr.
Liberalismoa, klasizismoa, erromantizismoa, tradizionalismoa, erlijio katolikoa, espainoltasuna, patriotismoa, honezkero dena nahas-mahasten da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 46. orr.
denak nahas mahas (3); nahas mahas (132); nahas mahas hartan (3); nahas mahas horretan (3); nahas mahas hutsa (4); nahas mahasa (10); nahas mahasean (27)