Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kapitalismoaren nagusitasun unibertsal horrek gainditu egiten du maila geopolitikoa, biziki gainditu ere. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.
Ekialdeko nagusitasun komertzial zein filosofikoa agerian uzteko irrikan zegoela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.
Gizarte zibilaren nagusitasun morala erakutsi beharrez. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 19. orr.
Anberes [...] bere nagusitasuna galduz joan zen, Amsterdamen onurarako. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.
Frantsesentzat zer da demokrazia? gehiengoaren nagusitasuna, besterik ez. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 55. orr.
Latinaren nagusitasunak luzaroan iraun zuen Europako mendebalean. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 21. orr.
Era askotara definitu da artea; era horietako bakoitza ideologia baten ala bestearen nagusitasun edo gailentasunari egokitu izan zaio beti. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 276. orr.
Latinak elizan zuen erabateko nagusitasuna mugatu, eta herrietako hizkuntzak ezarri ziren haren lekuan. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 22. orr.
Ahalmenaren hitzarekin anitz gauza mota adierazten dira; hala nola, kargudunen kasuan nagusitasuna. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 123. orr.
Zeren jauna dutenek ez dute nagusitasunik. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 150. orr.
Lege horiek on eta kalte amaigabeak egin zituzten; nagusitasuna galdu eta gero eskubideak utzi zituzten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 267. orr.
Kontu korrontean eta ohean bere nagusitasuna bermatuta ikusirik [...] ustezko arazo larriak beste itxura bat hartzen zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 72. orr.
Inork ezin du dudan jarri gizonek, naturaz, beldurrik ez izatekotan, joera handiagoa izango luketela nagusitasunerako, gizarterako baino. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 63. orr.
Nagusitasunaz abusatzea leporatzen dio. Berria - Gaiak 2006-04-25
Haren irakaspenaz txunditurik zegoen jende guztia, nagusitasunez hitz egiten baitzien. Elizen arteko biblia Lk 4,32
Nagusitasunez irakasten baitzien eta ez lege-maisuek bezala. Elizen arteko biblia Mk 1,22
Erantzun ordez, Kallisthenes jauna mahai gainean makurtu eta nagusitasunezko irribarre batekin hasi zen Dembaren kapa askatzen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 140. orr.
Japonia Asian dago, baina modernizazioaren ondoren bere burua ez du asiartzat; eta, gainera, nagusitasun-sentipen batek Asiako beste lurraldeak zapaltzera bultzatu zuen. «Nagusitasun jarrera» edo «jarrera menperatzailea» izateagatik eta konpetentzia ezeztatzeagatik. Kapitalismoa mundu osora zabaltzea, izan ere, ez da islatzen bakarrik garapen-maila desberdineko ekonomien artean sortzen diren nagusitasun-harremanetan. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 11. orr.
Kalezuloko emakumeekin borrokatzean edo eztabaidatzean erakusten zituen nagusitasun sen horren alderik makurrenak; denek hastio zuten eta gaizki esaka aritzen ziren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 62. orr.
Ez gobernamendu edo nagusitasun eskubidez, gerra eskubidez baizik. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 212. orr.
Eta europarren nagusitasun-irriñoa ezpainetan, bileran zer erabakiko zain dago, mehatxua frogatzeko aukera behintzat emango diotelakoan. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 56. orr.
Seme-alaben adin nagusitasunarekin amaitu egiten da gurasoen aginpidea, ondorio zibilei dagokienez. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 80. orr.
Betiko izan zirenean, jaunek hartu zuten feudoa oinordekoaren adin-nagusitasuna iritsi arte, dela beren etekinak handiagotzeko, dela tutorepekoa armetan hezitzeko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 348. orr.
Eskoletan Erresuma Batuko kultura nagusitasunak Galesko nortasuna eta kultura deuseztatzen du. Berria - Mundua 2004-02-21
nagusitasun absolutua (3); nagusitasun handia (3); nagusitasun iraingarria (3); nagusitasun morala (4); nagusitasun osoz (16); nagusitasun osoz irabazi (8); nagusitasun politikoa (4)
adin nagusitasuna (8); astilleroren nagusitasuna (3); bere nagusitasuna erakutsi (3); erabateko nagusitasuna (9); erakutsitako nagusitasuna (9); euskara giputzaren nagusitasuna (5); ferrariren nagusitasuna (3); giputzaren nagusitasuna (5); gizonaren nagusitasuna (3); gizonen nagusitasuna (4); merkatuan duen nagusitasuna (3); nagusitasuna agerian utzi (5); nagusitasuna berretsi (3); nagusitasuna erabatekoa izan (7); nagusitasuna erakusten (4); nagusitasuna erakutsi (14); nagusitasuna galdu (4); nagusitasuna galtzen (4); nagusitasuna handia (3); nagusitasuna hautsi (4); nagusitasuna ikaragarria (3); nagusitasuna ikaragarria izan (3); nagusitasuna izan (3); nagusitasuna lortu (3); nagusitasuna lortzeko (6); nagusitasuna nabarmendu (3); nagusitasuna onartu (4); taldearen nagusitasuna (6); tauren nagusitasuna (3); urteetako nagusitasuna (3); urteotako nagusitasuna (3)
nagusitasunari aurre egiteko (3)
nagusitasunez gailendu (4); nagusitasunez irabazi (22)