Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nagusiki adlag batez ere.

Bertsolaritzari dagokionez, nagusiki baserri giroko adierazpen izatetik gizarte industrial edo post-industrialean garatzera iragan da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 55. orr.

Nagusiki, inolaz ere ezin nuen ulertu mutilaren nahia ez aski izatea auzia bertan ebazteko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 167. orr.

Nagusiki ez, nik uste.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 41. orr.

Eta, Gaizkia deitzen dut edozein motatako Tristura, eta, nagusiki, irrika zapuzten duena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 305. orr.

Lan honetan, nagusiki, Ontologiaz arituko gara.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.

Edonola ere, ez da hori buruan dabilkiona Karlosi, ez nagusiki behintzat.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 39. orr.

Hugok egin duen testu-muntaian, positiboaren sinboloa da nagusiki Pasaia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 32. orr.

Globuluak hiru motatakoak dira nagusiki.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.

Frantziako kate bat zuten jarria, bezeria ere frantsesa baitzen nagusiki.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus