Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Konturatu ahal izan ginen, bai, nagusikeriak jo eta harropuztuta zegoela, distiratsu agertzeraino. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 42. orr.
Autoritarismo eta nagusikeria guztien erro-errotiko arbuioa, indibidualismo ezin garaituzko bat, formalismoen eta zurrunkerien gaitzespen sakona, epelak eta txepelak ezin jasan ia fisiologiko bat... Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 38. orr.
Gure buruak identifikatzeko agindu zigun bertan guardia egiten ari zen soldaduak, militar graduazio gabeek hasiberriekin erakutsi ohi duten nagusikeriaz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 128. orr.
«Negoziazioak zapuztea eta nagusikeriaz jokatzea» egotzi diete enpresako arduradunei. Berria - Ekonomia 2004-09-28
Bruselak 497 milioi euroko isuna ezarri dio Bill Gatesen konpainiari, «ia monopolio nagusikeriaz baliatzeagatik». Berria - Ekonomia 2004-03-25
· Hauen agintari batzuen aurka ustelkeria eta nagusikeria salaketak egin izan dira behin eta berriro. Berria - Mundua 2004-07-18