Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Burua erabiltzen ez bada, nagitu egiten da. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 61. orr.
Ordu eta 20 minutu laburtuko da eguna 30 egun hauetan: goizetik 29 minutu nagitzen da eguzkia; arratsetik, berriz, 50 minutu azkartzen du bere erretiroa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 353. orr.
Haizea sortutakoan nagitzen hasitako arratsaldeko argia indarberritu egin zen, mendien atzean ezkutatu beharrari itzuri. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 40. orr.
Lanaren -denbora betetzearen- kontzeptu klasiko horren arabera, aisia txarra da, espiritua nagitzen baitu bekaturako bidean jarriz. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 77. orr.
Eguraldi gaiztoak, inurriak kikildu, koldarrak nagitu... baloreduna, berriz, trebatu...! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 31. orr.
Pausoa nagitu zenuen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 33. orr.
Elge bazterra apalago zen tokietan irudi zuen ibaiaren sabela hantzen bezain nagitzen zela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.
Azkenaldian fikziorako «nagiturik» badago ere, idazle emankorra izaten jarraitzen du Pako Aristik. Berria - Kultura 2004-10-30
Telefonoaren beste aldean funtzionario nagitu batek hartzen du. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 245. orr.
Hurrengo lainoa agertu eta leiho paretik erabat desagertu arte ez naiz jaikiko" eta antzeko jokoak proposatzea nork bere buru nagituari. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 31. orr.