Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nagiki adlag nagitasunez; nagikeriaz. ik nagiro.

Ez omen zion, bezero gehienekin egin ohi zuen bezala, bere aldakak nagiki mugituz ezer lizunik esan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 19. orr.

Isilik ematen zion edaten zaldiari, isilik uztartzen zuen, astiro eta nagiki mugitzen zen haren inguruan, urrats txiki eta zalantzakorrak eginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 29. orr.

Metak eta azaoak nagiki edo bizkor egin, axola gutxi berari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 384. orr.

Kanpaiaren hotsa geldiro entzuten zen, nagiki.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 149. orr.

-Nik ez dut nahi -esan zuen Jansonek, nagiki.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 110. orr.

Artean banderak ikus zitezkeen, batzuk leihoetatik dilindan, beste batzuk nagiki ari ziren dantzan hagetan, iraileko haize gozoaren altzoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 374. orr.

Orain, xendera, sasi eta zuhaitz mehe batzuen artean, lurpeko bide bat bezala nagiki doa, hemen ilun, hor argi.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus