Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
nafartasun iz nafarra izateko nolakotasuna.
Oraingo honek Pedro Agerrerengana bihurtu du begitartea, tak, apezak bere nafartasunaren berri eman duelarik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 23. orr.
Agintarien nafartasuna «Nafarroako izaera euskaldunaren kontra eraikitakoa» dela kritikatu zuen Kasaresek. Berria - Euskal Herria 2004-02-22
Gai horietan UPNk ez duela «nafartasunaren esklusibitatea» salatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-07-18
Hemen ere, jazko aro eder bera balin badugu segurik, plaza mukurru beteko da, nafartasuna eta euskaltasuna goraki azalduz. Herria 2005-04-21
Bankuak babesturiko jota-jaialdietara joaten da ozta-ozta, nafartasunaren bereizgarri delakoan, kirten halakoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 132. orr.