Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gipuzkera, bizkaiera, nafarrera, nafar-lapurtera, zuberera... euskalkiak baino, eredu sozialak egon direla esango nuke. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 88. orr.
Bizkaieraren eta nafarreraren arteko aldea handiagoa da gaztelaniaren eta katalanaren artean dagoena baino. Berria - Euskal Herria 2004-01-28
Bizkaierak, gipuzkerak eta nafarrerak hiruna [euskaltzain oso] behar dute gutxienez. Berria - Kultura 2004-06-25
Bernardo Garro "Otxolua"k Barbieren ixtorio-mixterioak behe nafarreratik bizkaierara aldatu zituenean, Ipuin-Mipuinak izenburupean argitaratu zituen Euzkadi aldizkarian. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 37. orr.
Euskalki guztiak jorratu zituen: gipuzkera, bizkaiera, goi-nafarrera, erronkariera, lapurtera, ekialdeko behe-nafarrera, zuberera eta mendebaldeko behe-nafarreraren aditzen morfologiekin liburuak argitaratu zituen. Berria - Kultura 2004-01-11
Aezkeraz, esaterako, laurogei grabazio daude, baztaneraz ehun eta hemezortzi, goi nafarreran zazpiehun baino gehiago, zaraitzueraz hogeita hamar, eta Nafarroako gipuzkeraz, berriz, ehun eta laurogeita hamar. Berria - Kultura 2004-05-15
"Arraioa!", pentsatu duzu, "nola bete daitekeen hainbeste folio hegoaldeko goi nafarreraren kontsonante frikariei buruz!". «Bizia lo», 2003 - 118. orr.