Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zenonek ez zuen sekula berriro nabigatu. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 311. orr.
Kartagotarrek exijitu zieten erromatarrei ez zezatela nabiga muga batzuetatik harantzago. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 61. orr.
Tver probintziatik aurrera nabigatzeko modukoa da [...]; hots, haren ibilbide gehien-gehiena ibil daiteke ontziz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 105. orr.
Indietara iritsi orduko, flota berriak eginarazi zituen, eta Euleo ibaitik, Tigris eta Eufratestik eta itsasotik nabigatu zuen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 38. orr.
Ontziak eginarazi zituen Hidaspes ibaian, ibai horretatik jaitsi zen, Indoan sartu eta honen bokaleraino nabigatu zuen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 38. orr.
Belaontzi handietan nabigatzea zen nire ametsa. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 39. orr.
Nabigatu gabeko itsaso, zeharkatu gabeko basamortu edo gainditu gabeko mendikateren baten forman. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 141. orr.
Horri esker, Afrikako kostatik aldendu eta ozeano zabalean barrena nabigatu ahal izan zen Santa Helenako uharterantz edo Brasilgo kostarantz. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 43. orr.
-Ene gazte denboran -erran zuen Erregek- ekia iraungitzen den alderantz, arrats-beherarantz nabigatu nian. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 231. orr.
Panamako banderapean nabigatzen duen ontzi baten ardura hartzeko. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 240. orr.
Karrakak, izatez, belak estutu eta aurtzaka nabigatuz haizerik gaitzenari aurpegi emateko gai ei ziren. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 44. orr.
Eta urruti, oso urruti gertatu zen, hara heltzeko hiru urtetan zehar hamaika itsaso nabigatu behar baitziren itsasontzi handi batean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 34. orr.
38.000 itsas milia nabigatu ostean, itsasoan lau urtez noragabean ibili eta gero. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 58. orr.
Nire gogoak denboraren itsaso beltzetan nabigatu zuen, antzinako nire herrikide haren buruan barrentzen ahaleginduz. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 20. orr.
Bakardadearen ekaitzik gabeko uretan nabigatu behar dugu. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 109. orr.
Baina, drogatuta dagoenean batek gauza arraroak egiten ditu, argazkiak tarratatu, norberaren miserian barrena algaraka nabigatu, kaxoietako gauzak atera eta lekuz aldatu. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 181. orr.
Postmodernismoan nabigatzeko erabateko hiztegia, itsaso postmodernoaren uhinetan itotzeko arriskurik badago ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 100. orr.
Ilargia buruaren gainetik zihoakidan, airean nabigatuz, atzetik segika zetorkidan, zuhaitz arteetatik, kanpalekurainoko itzulbidean argi eginez. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 169. orr.
Horregatik, bilaketa akademikoak egiteko komeni zaizu ahalik eta lasterren sarean nabigatzen ikastea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.
Mezu guziei erantzun ondoan, internet-en nabigatzen hasten da, eguneko berrien jakiteko, ez baitu irratirik piztu ere egun guzian. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 72. orr.
Gorrek erosoago nabigatzen dutela webgune konplexuetan. Berria - Euskal Herria 2004-01-31
Sakelako telefonoen bidez nabigatzeko sistema abiatu dute. Berria - Gaiak 2006-04-04
Interneten nabigatzeko bide erraz eta ezagunena, baita hedatuena ere, WWW da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.
Euskaltelek eskaintzen duen Aurrez Ordaintzeko Banda Zabala goraipatu zuten lau euroren truke, bost orduz Interneten nabigatu daiteke. Berria - Ekonomia 2004-10-08
Jada ezin da isilean nabigatu, eta inork ezin du bermatu, era berean, Internet bidezko posta trukea ere isilekoa dela. Berria - Gaiak 2004-06-23
interneten nabigatzeko (7); nabigatzeko aukera (3)