Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nabarmentasun 1 iz nabarmena denaren nolakotasuna.

Aristokraziak goresten duena da ongi dagoena gizarte homerikoan [...]: arrakasta, nabarmentasuna, luxua, ohorea, oparotasuna, aberastasuna, arrandia, distira eta horiek lortzeko beharrezkoa den zuhurtasuna, trebezia, ausardia, oldarkortasuna, indarra edo borroka.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.

Baiespen bakoitza sendotzeko, hortik heldu diren zalantzak argitzeko eta egiten zaien gezurtapenaren nabarmentasuna saihesteko ere, liburuak izkiriatu eta eztabaidak egiteko premian aurkitzen dira, bestelako itzurbiderik ez bada.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 188. orr.

2 (fonetikan)

Silaba egituratzearen beste hatsarre garrantzitsu bat nabarmentasun-kontrasterik handienarena da (maximal prominence contrast), CV bilkurak ongien betetzen duena.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 134. orr.

Badirudi azentuaren izaera eta nabarmentasun fonetikoak ez direla berdinak euskalki guztietan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 45. orr.

Bokal sudurkariak ahokariak baino entzungarritasun eta nabarmentasun gutxiagokoak dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 142. orr.

Nabarmentasunaz ari garela, esan behar da azentuak, silabari dagokionean kanpotikako nabarmentasuna bada ere, eragin zuzena izan dezakeela silaba azentudun eta azentugabeen bereizgarrietan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus