Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Zazpiak bat" goiburua nabarmenki darabilen lehen olerkia bide da. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 125. orr.
Soineko estu baten bildutako biribiltasunak eta soberako txitxiak nabarmenki astinduz joan zen bezeroarekin. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 81. orr.
"Irakasle jauna", hasten da esaten, hitz hori nabarmenki ahoskatuz. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.
Pozik nengoen ni, zinez; eta bera ere bai, nabarmenki. Txillardegi «Putzu», 1999 - 300. orr.
Eta gogoko zuen musika, nabarmenki. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 232. orr.
Ahaleginak ahalegin, huts egin zuen nabarmenki. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 96. orr.
Arnasa hartu du ostera abokatuak nabarmenki. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 160. orr.
Oroitzeko premia, haurtzaroaren irudia moldatzea, nabarmenki larria zen ordurako berarentzat; baina artean ez zuen aurkitu bere bidea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.
Gaztea zen eta indartsua, gorputzeko gihar guztiak nabarmenki markatuak zituen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 130. orr.
Patioan eraikuntza asko zegoen: mirabeen bizitokiak, aletegiak, sotoak... nabarmenki zahartuak denak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 170. orr.
Sei urte inguruko neskato baten aurpegi biribila ageri da erretratu nabarmenki handituan. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 90. orr.
Ez zaizkit irabazleak ez galtzaileak nabarmenki interesatzen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 41. orr.
Gero eta nabarmenkiago, oinak non pausa ez neukala erreparatu nuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 203. orr.
nabarmenki egin (3); nabarmenki gailentzen (3); oso nabarmenki (4)