Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Marra beltz batek nabarmendu egiten zizkion begi olio kolorekoak, horiztak, apur bat arreak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 106. orr.
Bizar zuri egunetan egin gabeak aurpegiko zurbila nabarmentzen zion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 181. orr.
Solidario guztiek bat nabarmentzen dute hura taldeak inoiz egin duen ekintzarik "garbiena, politena, eraginkorrena eta inportanteena" izan dela. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 49. orr.
Zinema mutuaren garaiko kritiko gehienek aipatu eta nabarmendu dute zinemaren fotogenia-ahalmena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 288. orr.
Egunkari guztiek albiste bat nabarmentzen zuten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 505. orr.
Balio anitzeko hitz baten adieretako bat nabarmenduko du. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 33. orr.
Nafarroako Gobernuak nabarmendu zuen ekintzak 1.800 milioi pezetako galera ekonomikoa eragin zuela. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 54. orr.
Gorputzaren estura doiko soinekoak nabarmenduriko bular aldean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 29. orr.
-Galtzerdi bera egiten ari dun beti -nabarmendu zuen besteak-; lo gelditzen dun lanaren gainean, gehiegi jaten din... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 207. orr.
Neure burua taldean nabarmendu nahi ez nuelako (zer edo zer argi baldin badut, horixe da: bidaia honetan oharkabean igarotzea). Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 23. orr.
Horrexek nabarmentzen zuen Stanislaus Demba: besteek ez bezala jokatzeak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 33. orr.
Baina Catherineren aurrean ez zuen deus adierazi nahi, ez zion abantailarik eman nahi, ezta ahuleziaz edo beldurrez bere burua nabarmendu ere. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 39. orr.
Nabarmentzekoa den beste aldaketa bat Euskal Etxekoena izan zen. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 71. orr.
Nabarmentzekoak dira, bestalde, Kemalen zenbait nobela labur. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 9. orr.
Aldi batez, Daviden lekuan jarri nintzen, bera bizirik eta ni hilda banengo bezala, eta galeraren izugarritasuna nabarmendu zitzaidan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.
Kopeta-ertzetako zainak nabarmendu zaizkio. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 185. orr.
Aspalditik nabarmendu izan da [...] pertsonok ez ditugula irudiak denak batean osorik begiratzen, begirada aldiko leku batean segidan finkatuz joanez baizik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 59. orr.
Sbarüa delakoa sasiz eta txaraz lazturiko muino apal batetik ehun bat metro nabarmentzen den granitozko prisma bat da. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.
Une hartantxe ikusi nituen haren titimuturrak jertsean nabarmentzen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 25. orr.
Ikusia zuen Frantzisko bere ahaide eta ezagunen artean itxuragabe jokatzen eta bere zentzugabekeriaz beste guztien gainetik nabarmentzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 187. orr.
Behaketaren behaketaz eta berezko trebetasunari esker nabarmendu zen bere lanbidean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 20. orr.
Gazte siberiarra, ausarta, argia, saiatua, jokabide zuzenekoa, laster nabarmendu zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 59. orr.
Ikasketetan ere ez baitzen sekula nabarmendu. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 29. orr.
Hara Frantziskorengan nabarmendu ziren hamar dohainak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 821. orr.
Tristezia nabarmendu zen Al-Heluren begitartean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 294. orr.
Neskaren begietan zinezko interesa nabarmendu zen eta, kasik oharkabean, galdegin zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 117. orr.
Baina bestela bezala egiten zuen hori guztia, batere nabarmendu gabe, benetan egingo ez balu bezala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 334. orr.
Nabarmendu, bederen, ederki nabarmendu hintzen, abuztu hondarrean kontratua luza ziezaioten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.
Hego ekialdetik ipar ekialdera zihoan lur arrasetik ia nabarmendu gabe, estepa bera zuela haran bakar. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 237. orr.
Etxea gehiegi nabarmendu gabe zelatatzeko moduko toki bat behar nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 154. orr.
Erreformaren eta Kontrarreformaren eragina nabarmentzen hasi aurrekoa da, ordea, Ignazio Loiolakoaren berrikuntza. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 18. orr.
Sinbologia berberari eutsiz, goizoilanda deitu izan zaio, mutiletan gaxterik hasten den neskatoari, edo martxoko oilar gorri nahiz oilar gangar gorri berriz, gaxterik neskazale nabarmentzen den mutilari. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 163. orr.
Nabarmendu egiten ziren hizpidera atzerriko hitzak ekarriz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 63. orr.
Tolosa honetan batez ere kontuz ibili behar dugula, Gipuzkoako hiriburua izan zenez geroztik etsai asko dugula; nabarmentzea kaltegarria izan daitekeela, eta zuhur jokatzeko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 104. orr.
beharra ere nabarmendu (10); beharra nabarmendu (110); beharra nabarmendu zuen (53); beharrezkoa dela nabarmendu (12); bere burua nabarmendu (8); bereziki nabarmendu (12); berriro nabarmendu (10); egin dutela nabarmendu (8); egiteko beharra nabarmendu (9); erantzukizuna nabarmendu (9); garrantzia nabarmendu (114); garrantzia nabarmendu zuen (58); garrantzitsua dela nabarmendu (8); gehiegi nabarmendu (8); giroa nabarmendu (8); kalitatea nabarmendu (8); lana nabarmendu (28); lana nabarmendu du (8)
premia nabarmendu (14); prest dagoela nabarmendu (9); zera nabarmendu (17); zera nabarmendu zuen (11)
bat nabarmenduko (9); nabarmenduko du (11); nabarmenduko dute (9); nabarmenduko nituzke (16); nabarmenduko nuke (28); nabarmenduko zenuke (22); zer nabarmenduko (15); zer nabarmenduko zenuke (15)