Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nabarmenarazi, nabamenaraz, nabarmenarazten du ad nabarmentzera behartu.

Tellagorri mehea zen, Pitxia gizena; Tellagorri arropa ilunez janzten zen, Pitxia, bere bolumena gehiago nabarmenarazteagatik beharbada, arropa argiz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

Bi urte lehenago gimnasio batean izena emanda erositako txandal arrosa zeraman soinean, nik biziki maite nuena aldakak ederki nabarmenarazten baitzizkion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 53. orr.

Joan deneko hogei edo hogeita hamar urtean, neurobiologoek erakutsi digute beste kontu batzuk nabarmenarazteko diseinaturik dagoela begia: mugak, argi-kontrasteak, kolore-aldeak, eta abar.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 172. orr.

Gosea nabarmenaraztea iduritu zitzaidan, alabaina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 129. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus