Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
nabarmenagotu, nabarmenago(tu), nabamenagotzen da/du ad nabarmenago bihurtu.
Janzten zituen likrazko prakek bere izterretako gihar boteretsuen gorabeherak nabarmenagotzen zituzten. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 46. orr.
Bertara hurbiltzenago, hiri-kanpoko bihitegiak, ferratzailearen estalgunea, ardi triskilatu berrien eskorta nabarmenagotzen hasi zen Nora zeru urretsuaren kontra. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 23. orr.
Aspaldikoa dugu hitzen ondoeza, baina atzenaldera nabarmenagotzen hasi zaigu, zorionez. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 138. orr.
Ordura arte kontziente izan ez balitz bezala, Jokinen inguruko amaraunak josten hasi zen, lotzen zituen ahala dardara nabarmenagotzen belaunetan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 115. orr.