Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mendeetan zehar, eboluzionismoa doktrina filosofikoa edota ideologikoa bakarrik izan da, ideologia horrek ez baitzuen ez proba zientifikorik ez nabaritasun enpirikorik bere fedeari eusteko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 299. orr.
Nabaritasunari dagokionez, irakurleak zera eskatzeko eskubidea du: lehenik, nabaritasun diskurtsiboa (logikoa) adigaien bitartez, gero, ordea, nabaritasun intuitiboa (estetikoa) ere bai begiespenen bitartez, h[au] d[a], adibideen edo bestelako azalpenen bidezkoa in concreto. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 22. orr.
Bere izena du lege ekintza honek: nabaritasun akta. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 22. orr.
· Arrasto hau gabe ere, mito heroikoa lehertaraz daiteke bere barne-nabaritasuna piztuz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 163. orr.