Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nabariezin (orobat nabari ezin g.er.) iz ezin nabarituzkoa.

Hiru puntu gorri ia nabariezin, zuritasun erabateko hartan galdurik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 153. orr.

Apur bat aldendu zen berarengandik, eta eskua lasaitu zuen, ukipena ahalik eta nabariezinena izan zedin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 167. orr.

Kafesnea katiluan, leiho aurrean jesartzen da, ez du ikuskizuna galdu nahi, zelan jausten diren lehen euri tantak errekaren kontra, zelan urtzen diren argi eta freskotasun zati nabari ezinak Bilboren bihotzean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 34. orr.

Elkarri keinu ia nabariezinez itaunka.  Berria - Kultura   2004-04-11

Giza garunaren berezitasun harrigarrienetako bat lobulu frontalen handitasuna da; askoz txikiagoak dituzte beste primateek, eta ia nabariezinak beste ugaztunek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus