Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Betagin nabari eta zorrotz horiek, batez ere behitik gorakoek, [...]. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 43. orr.
Egunaren eta gauaren zikloak, adibidez, eragin nabaria du jende arruntaren eguneroko bizitzan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 322. orr.
Setherentzat lausengua zen Maitearen debozio nabari, isil hura. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 90. orr.
Mendebaldartzearen arrisku nabariak, hindu-munduak ulertu beharrekoak, bi ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 188. orr.
Argi seinale nabariak azaldu omen ziren zeruan, Lurretik inolako tresnaren beharrik gabe ikusteko modukoak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 140. orr.
Oro har, ez dago puntuz puntuko elkarrekikotasunik, oso bestela, zeharbidezko elkarrekikotasunen ugaritasun nabari bat baizik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.
Nire arabierak, azentu kurdu nabariarekin, ez zukeen uso bat ere engainatuko. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 77. orr.
Faltsukeria sakon bat, zintzotasun-gabezia nabari bat salatzeko modu bat baizik ez da. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 8. orr.
Ezin zuen germaniar kutsu nabariegia findu. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 12. orr.
Sarako herriak etengabe aihergo nabariena agertu diola Iraultzari. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 243. orr.
Uste dut, halere, zilegi zaigula hitz horiekin berekin nolakotasun ezagun edo nabari batzuk ere aditzea. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 267. orr.
Arrazoia nabaria da: [...]. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 190. orr.
Honelako sistemaren desegokitasuna nabaria da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.
Oso urduri zegoen, hori nabaria zen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 192. orr.
Ostolazarengan nabaria zen presondegiko egonaldia. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 21. orr.
Abaildura nabaria zaio. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 19. orr.
Beste gauza bat ere bada nabaria: estilo batzuek modu sistematiko batean desitxuratzen dituzte beren irudiak ikusgai denaren bertsio errealista batekin alderatuta. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.
Nabariak dira Senekarenean bere kontraesanak era argian aitortzeko ausardia. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 135. orr.
Horixe bera gertatzen da giza adimenaren hautemateetan ere, hor ere gizakien arteko ezberdintasunak nabariak baitira batzuengandik beste batzuengana. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 81. orr.
Baieztapen honek, hain nabaria denez, ez du argibiderik behar. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 104. orr.
Nire gorritasuna erabat nabaria zen; irakiten neuzkan masailak. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 141. orr.
Alabaina, gogoeta pixka bat eginez gero, egia argi eta nabari ageri da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 91. orr.
Urretxindor baten abestia sasartean, eta Ceciliaren negar apala, entzuten ziren bakarrik nabari. Nire ahalegin guztiak gorabehera, nabari sumatzen nuen izumen handi batek hartuak zituela etxe hartakoak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 215. orr.
Honetan ere profeta-espirituak Frantziskoren espiritu-dohain berezia nabari uzten zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 313. orr.
-Edo otzanduta -besteak, serios, txantxetako gogo eza nabari utziz. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 195. orr.
Ikus, ilunpetan dago lurra, gau beltzean herriak; zure gain, ordea, Jauna ageri da, haren aintza zure gain nabari. Elizen arteko biblia Is 60,2
Begiak itxi eta eskuak burura eramaten ditu; ajearen arrastoak nabari. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 162. orr.
Zientzia espezializatuen oinarrizko hipotesi eta premisak goragoko metafisikatik dedukzioz bihurtzen dira nabari eta zilegizko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.
Errepresentazio nabaria eta ez-nabariaren arteko bereizketa bereizketa logikoa baino ez da eta ez du edukia ukitzen. Bereizketa ez da hemen gauza bat eta bakarraren ezagutza ez nabari eta nabariaren forma logikoa soilik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 50. orr.
Hainbat egileren eskua nabari zen han. «Kuskue tanden», 2004 - 66. orr.
Alcalan nabari zen zuzenbide ikasketen aurkako aiherkunde bizia. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 16. orr.
Hiztegian eta aldaera lexikoetan ere nabari da beste euskalkietara hurreratzeko grina. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 122. orr.
Globalizazioaren eragina ageri-agerian nabari da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 45. orr.
Lehen begiratutik nabari zen hori. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 218. orr.
Inoiz baino fermuago nabari zen espetxeratuen arteko elkartasun ikusezina. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 91. orr.
Gutunaren doinuan ez da elizgizon biri dagokien bake girorik nabari. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 161. orr.
Garaipen usaina nabari zen barruan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 52. orr.
Zenbait eliza eta haien kupula bizantziarrak, berdez eta urrez koloreztatuak, nabari ziren zeruaren atzealde grisean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 240. orr.
Nabari zen eguna argitzen ari zuela: elurra zuriago ageri zen, giza irudiak ilunago, eta basoa soilago, goibelago eta arruntago. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 107. orr.
Nabari zen ondo amaituko zutela afera, musutxo bat ere emango ziotela laster elkarri. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 99. orr.
Minduta zegoela nabari zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 14. orr.
Sentimenduez trufatzen den irri ilustratua zeinen exkaxa den nabari da, zeinen harroputza eta hauskorra. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 74. orr.
Tinta urtua dataren arrastoetan bakarrik nabari dela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 259. orr.
Nabari zenez, nagusiaren garia zen hura. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.
Animaliari ongi nabari zaizkio saihetsezurrak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 90. orr.
Pikardia-arrasto bat nabari zitzaion ezpain-begietako zirkinari. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 84. orr.
Orduko, gerri gizena nabari zitzaion Katalinari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 78. orr.
Ahotsean nabari zaio kezka eta beldurra Mertxeri. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 182. orr.
Urduritasuna nabari zitzaion aurpegian. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 41. orr.
Begiei, berriz, atrofia optiko erabatekoa nabari zitzaien; ezin zuen ezertxo ere ikusi. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 65. orr.
Nabari zitzaion ez zuela alferrik jarduten zeregin berezietan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 536. orr.
Nabari zitzaion emakumeak konkistatzea atsegin zuela eta sedukzioaz ikasitako asko eta asko praktikan jarri zituen nirekin. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 62. orr.
Nire aurrean deseroso zeudela nabari zitzaien, eta gora joan dira Anastasio etxezainari gelak non diren galdetu ondoren. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 44. orr.
Aita gaixo zegoen, itxuran nabari zitzaion, baina ez zion erretzeari utzi. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 223. orr.
Ni gelditzeak ez zuen batere poztu mutila, nabari zitzaion. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 23. orr.
Nabari zitzaidan? ez dakit; haren mazeletan odolaren kera hauteman nuen hirugarren aldiz gosari horretan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.
Otsoeneak nabari du ganorazko etxea izandakoa dela eta Leon Karrikarena baino familia handiagoak hil eta bizi izan direla horma horien artean. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 88. orr.
Botila bat zuen eskuan, eta aurpegian nabari zuen mozkortuta zegoela zeharo. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 168. orr.
Ziurtasun-eza nabari du ahotsean, agur esateko hitz egokien bila ibili eta aurkituko ez balitu bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 224. orr.
Beso horiek, hanka horiek, lepo hori ikusirik, nabari du indartsua dela. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 40. orr.
Badirudi, gaskoinetik zabalduak izan direla, batik bat, baina nabari dute halako kutsu bat, filologia alderdi hutsetik azaltzen samurra ez dena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 130. orr.
Hartan nabari nuen urte bakar baten joanak nire gorputzari ekarritako kanbiamendua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 190. orr.
Nitaz harro nabari nuen: ez nion begietara begiratzen, noski, baina tinko eusten nuen zutik, zirkinik egiteke eta malkorik isuri barik. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 136. orr.
Ezin naiz horretaz kexu izan: perfekzioari zion atxikimendua nabari dut horretan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 115. orr.
Begiradan nabari dute denek ere, azpiofizialek nahiz ofizialek, zenbateraino bat egiten duten nire oinazearekin. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 188. orr.
Lagunen estualdia nabari zuen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 176. orr.
Aurpegietan nabari zuten Adler hila zela. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 101. orr.
Nabari zuen eguraldi ederra zetorrela. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 110. orr.
· Emakumeek horretan espasmo-mugimenduak sentitzen dituzte eta eztarrian bola bat (globus hystericus) bezalako bat nabari uste dute, itoarazten dituena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 244. orr.
Nabaria zen zerbait esateko gogoz zegoela. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 134. orr.
· Naziak garaituak zirela gero eta nabariagoa zen, ordea. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 202. orr.
Orduan eta nabariagoa zen erabiltezina zela egutegi militar gisa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 73. orr.
Trikimailuzko mugimendua antolatzen ari ziren, modu nabari-nabarian. Honetan ere, Erdi Aroko amodio kanten aztarna lizunak, nabari nabariak dira, hasierako ote lore eta txori berberak ezezik, sagar erre horiek direla nahaste. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 439. orr.
Eleberri horietan nabari-nabaria da, bestalde, Joyce eta AEBetako nobelagileengandik (Dos Passos, Faulkner, Hemingway eta besteengandik) hartutako tekniken erabilera, Goragalean ere suma zitekeena.soldadu euskaldun bat baino gehiago hil zuten buruzagi militar frantziarrek berek, beren aginduei muzin egiteagatik, nabari-nabaria izan arren muzina frantsesez ez jakiteak eragina zela. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 9. orr.
ahotsean nabari zitzaion (3); aldaketa nabari (3); apustuetako dirua nabari (3); argi nabari (8); argi nabari da (3); arrastoak nabari (3); asko nabari (3); aurpegian nabari (3); begietan nabari (3); beldurra nabari (4); berez nabari den (3); dirua nabari irten (4); ederki nabari (3); eragina nabari (7); eskua nabari (6); eskua nabari da (4); etsipena nabari (3); euforia nabari (3); falta nabari (5); gabezia nabari (3); garbi nabari (4); handia nabari (7); hori nabari (15); hori nabari da (9); hortik nabari (3); hutsunea nabari (3); itzala nabari (3); joera nabari (4)
nabari ageri (4); nabari ageri da (4); nabari da (172); nabari den bezala (10); nabari denez (4); nabari dira (19); nabari du (27); nabari dut (12); nabari dute (7); nabari duzu (5); nabari geratu (4); nabari geratzen (3); nabari irten (5); nabari irten zen (5); nabari izan (5); nabari nabari (3); nabari nabaria (14); nabari nituen (3); nabari nuen (17); nabari ohi (5); nabari zaie (12); nabari zaio (47); nabari zaizkio (8); nabari zaizu (3); nabari zen (84); nabari zenez (6); nabari ziren (22); nabari zituen (6); nabari zitzaien (8); nabari zitzaion (39); nabari zitzaizkion (6); nabari zuen (25); nabari zuten (3)
nekea nabari (11); ongi nabari (3); oraindik nabari (3); poza nabari (6); poza nabari zaie (3); tentsioa nabari (5); urduritasuna nabari (4); usaina nabari (6)
adibide nabaria (3); aldaketa nabaria (8); alde nabaria dago (3); arrisku nabaria (3); eragin nabaria (13); eragin nabaria izan (5); eragina nabaria (13); eragina nabaria da (5); eragina nabaria izan (3); errepresentazio nabaria (3); erritmo falta nabaria (3); ezintasun nabaria (3); falta nabaria (16); falta nabaria izan (4); gauza nabaria (7); gauza nabaria da (4); hobekuntza nabaria (11); hobekuntza nabaria izan (8); huts nabaria (4); hutsunea nabaria (3); jaitsiera nabaria (3); kontraesan nabaria (4); kutsu nabaria (3)
nabari nabaria (14); nabari nabaria da (4); nabari nabaria izan (3); nabaria denez (6); nabaria erakutsi (4); nabaria eta (6); nabaria izan (66); nabaria izan arren (7); nabaria izango (5)
oso nabaria (17); oso nabaria da (10); premialdi nabaria denean (3); presentzia nabaria (5); tentsioa nabaria (4); usaina nabaria (9); usaina nabaria zen (7)
gero eta nabariagoa (11); nabariagoa izan (4); nabariagoa izango (5); presentzia nabariagoa (4)
modu nabarian (3)