Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren atzean, zenbait zaldi gorri, nabar eta zuri. Elizen arteko biblia Za 1,8
Gaur zure artaldeen artetik igaroko naiz, eta axuri beltzak eta antxume nabar nahiz pintoak oro bereiz jarriko ditut: horiek izango ditut lansari. Elizen arteko biblia Has 30,32
Katar bat, katar nabar bat, barrandan. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 207. orr.
Bere begi nabar txikiak Ellenen aurpegian iltzatzen ziren hitz egitean, antenak bailiran. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 255. orr.
Hire begiek ninditean lehenik tiratu, zohardiak baitziren, nabarrak, itsasoa bezala. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 33. orr.
Soineko nabar bat jantzita, fantasiazko eskularruak esku lakarretan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 122. orr.
Bizpahiru herri handi xamarrek eta herri koxkor eta auzo ttiki mordoska nabar batek. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 223. orr.
Denborak eta kresalak arrailatu pareta nabar zikinek iragan hobe baten berri ematen zuten, gainbehera etengabe batena. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 256. orr.
Horrekin batera, Kirxaren kafea esaten diotena dago bertan, hormak bete arabesko nabar. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 15. orr.
Pantera batena zirudien, bai, begien aurrean zuen itsasoaren narru nabarrak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 132. orr.
San Telmo hondartzara hurbildu eta, itsaso urdina ikusi beharrean, begirada nabar txinpartatsu bera urrunean, atzean, ostertzean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 103. orr.
Hamaika piezako puzzle nabar eta amaiezina osatu behar genuen, eta ahalik eta ezkutuen eduki. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 21. orr.
Horretaz gainera, nahitazko zerrenda nabar horren ondoren, hau gehitzen zuen: [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 275. orr.
Malenkoniazko mosaiko nabar bat osatzen zuten. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 72. orr.
Emaitza: itzalak, gardenak, dirdirak... argiaren kolpeekin mintzaira oso bat, zuri, nabar, gorri eta, azken urteetan, urdinekin. Berria - Kultura 2004-09-24
Biak bakarrik ilunabarrean xereza edaten ari ziren hosto zabaleko platanondo baten azpian, biak bakarrik jendetza nabarraren artean, ikustezinak bailiran. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 411. orr.
Oso nabarra da euskal aditzaren egitura, eta bat bakarra aukeratzea izan zen irtenbidea. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 166. orr.
Nazioko hedabideetako entzuleen eta irakurleen multzoa zabala eta nabarra denez, ahalik eta eremurik handieneko hitzak eta esapideak erabiltzea komeni da. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 177. orr.
Eperraren kantu nabarra Europa zaharrean eta Txinan ere, zorigaitzaren adierazletzat jotzen zela. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.
Gogamen itzalia une batez piztu zen, eta ehiza amorratuko bi egun eta bi gau horiek eszena bakar batean marraztu ziren, zeinean multzo nabar batean nahasirik ageri baitziren denbora eta espazioa, itzalak, ilunpeak eta argia, mugimendua eta gelditasuna, jendea eta etengabe jirabiraka ari ziren gurpilak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 123. orr.
Hegatxabalaren jantzia, lumajea alegia, lurraren antzekoa da, eta honetan ere eredu da erlijiosoentzat, jantzi fin eta koloretakoak baztertu eta nabarrak, lurraren antzekoak, erabili behar dituztela erakutsiz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 548. orr.
Oso kolore bitxia zuen: ez zen iluna, ezta nabarra ere; oso tonu pastel berezia zuen, beix eta horiaren artekoa. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 23. orr.
Eta halako batean bokale bat, kafesne amerikanoa bezain nabarra, higuingarria. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 23. orr.
Bidaiarien aurpegietan, zuria izan ezik, gainerateko kolore guztiak nahasten dira, nabar argitik beltzera. Berria - Harian 2005-11-06
Hainbat lore hori bizirengatik ez balitz, nagusi litzateke kolore nabarra. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 116. orr.
Kolore gris eta nabarrez nahasiriko argitasun motela zerien orain kristal altuei. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 130. orr.
Orban nabarrek janiko bi ispilu. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 114. orr.
Marmol berdezko pilareak, nabar ilunak, eta margo-oihalak, goibelak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 255. orr.
Zurezko maleta zaharra soineko hoberenez eta gurasoen ezteietako erretratu nabar batez bete zuen gau batez, eta goizaldera, etxekoak oraindik lotan zirela, Baionara abiatu zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 20. orr.
Gure azpitik zihoan ibaiaren ur nabarrei begira. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 61. orr.
Galtza luze behe-estuak, nabar-kolore oihalezkoak eta kolore honetakoa buruko zapia ere. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.
· Elurra elurxeago denean, orduan, jardun-ahala, elur-lapar edo elur-nabar gelditzen da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.
Medikua ere aipatua zuen berbaldi-nabar. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 141. orr.
Mugetak oparitzen zizkidan, eta arrosa-begitxo biziak, eta herezeak, eta nabar-lore urdin distiratsuak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 255. orr.
Argia, nabar-lorearen antzekoa baina zurbil-zurbila. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 262. orr.
begi nabar (5)
kolore nabarra (3); oihan nabarra (3)
begi nabarrak (4)