Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nabala (orobat nabal g.er. eta nabela g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian nabala agertzen da) 1 iz labana.

Amak eman xamangoa nabalaz karrakatu zuen Nakok: hezurrari xingar peza politak kentzen zizkion oraino!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

Ruperto Gantzok, "Biba Luzaide" grabatu zuen nabala batekin Estatu Batuetako baso handi bateko lertxun lerden batean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 61. orr.

Zenbatetan ez dut Maureenen izena ene nabalaz mortuko zuhaitz apurren enborretan zizelkatu?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.

Nabala ahurrean ikusi ninduela, izuaren izuaz bezala, Mairosek urrats bat atzera egin zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 204. orr.

Janinak uste zuen nabala edo puñal bat sartzen ziola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 94. orr.

Zer bilatzen duzu? larrutuko zaituen nabala?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 145. orr.

Borta erdi zabalik zen, aski zuen sartzea eta nabala zorrotza papoan tanpez sakatzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 175. orr.

Paraxutisten kasta bat sortu zuan orduan, supergizonak, kolorez apainduak, nabala gerrian eta fusilak eskuetan karriken jaun eta jabe paseatzen zirenak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 248. orr.

Gero, nabal baten ipurdiaz harri bat joz, pindarrak atera eta ardagaia piztu zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 245. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nabala ukaldia zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.

Xiberotarra erorten da, nabela kaldüz kolpatürik.  Herria   2002-11-07

3 (izenondo gisa)

Abuztuko ortzegun gau horretan ere, "Purpleko" atetik kirika egin bezalaxe, aspaldiko sentipen ahantzi hura berritu nuen, bi gizasemeren begi nabalak nigan landaturik sumatuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 314. orr.

4 ganibeta.

Bortz segundoko astia eman nion neure buruari, anaiaren plateraren ondotik nabala hartu arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 127. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus