Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mugaeguneratu (corpusean ez dago; ETCn 161 agerraldi) da ad kontratu baten  edo betebehar baten epea muga-egunera iritsi.

3.) Errentei edo antzeko munta mugaeguneratu eta ez ordainduei buruzko erreklamazioen akzio-metaketa, ordainketarik ezaren ondorioz finkatik maizterra botatzeko epaiketetan, eskatutako kopurua kontuan izan gabe. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Zibilaren Legearen zuzenketa, , IVAP/IZO, 2001

Legearen 111. artikuluaren ondoreetarako, mugaeguneratuta ez dauden errenten ordainketa aurreratzeak ezin dio inola ere kalterik egin hipotekahartzekodunari. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hipoteka Erregelamendua, (Eba Gaminde, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2004

Hipoteka horrekin kargaturiko ondasunen errematatzaileak hipotekarekin batera eskuratzen ditu ondasunok eta, pentsio zein prestazioak mugaeguneratu arte, horiek ordaindu behar ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hipoteka Legea, (Eba Gaminde, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2004

Iraupen hori bost urtekoa baino laburragoa bada, kontratua mugaeguneratzean urteko epeekin luzatuko da nahitaez, errentamenduaren gutxieneko iraupena bost urtekoa izan arte, salbu eta errentariak errentatzaileari adierazten dionean ez duela kontratua berriztatu nahi, kontratua edo haren edozein luzapen amaitzeko data baino hogeita hamar egun lehenago gutxienez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hiri-errentamenduen Legea, , IVAP/IZO, 2004

Itundutako moduan eta lekuan gauzatuko da errentaren ordainketa, eta, aplikatzeko moduko itun edo ohiturarik ez badago, eskudiruz ordainduko da, mugaeguneratutako urte bakoitzean eta errentariaren egoitzan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landa-errentamenduen Legea, , IVAP/IZO, 2004

Azalera-eskubidea epe jakinerako edo baldintza suntsiarazlearen menpe ezartzen bada, orduan, horiek mugaeguneratutakoan, eraikitakoa jabetzari lehengoratuko zaio, konpentsaziorik gabe edo konpentsazioarekin, kasuan-kasuan itundu denaren arabera. ETC-zientzia, zuzenbidea   Foru Lege Zibilak, (Begoña Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2005

Urte-kopuru zehatzean kobratuko den kopuru edo kreditua ezkontide batena bakarrik bada ondasun pribatibo gisa, ez dira irabazpidezkoak izango ezkontza bitartean mugaeguneraturiko epeetan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ezkontzeko eskubidearen arloan Kode Zibila aldarazteko Legea, , IVAP/IZO, 2005

Azalera-eskubidea epe jakinerako edo baldintza suntsiarazlearen menpe ezartzen bada, orduan, horiek mugaeguneratutakoan, eraikitakoa jabetzari lehengoratuko zaio, konpentsaziorik gabe edo konpentsazioarekin, kasuan-kasuan itundu denaren arabera. ETC-zientzia, zuzenbidea   Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioa edo Nafarroako Foru Berria, , IVAP/IZO, 2005

Dena dela, legeak muga bat ezartzen die mugaeguneratzen diren korritu eta kostuei: kopuru horrek ezin izango du gainditu exekuzio-demandan eskaturiko zenbatekoaren % 30. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozesu zibila: exekuzioa eta kautela, Katixa Etxebarria, Ixusko Ordeñana, Josune Pérez, Alberto Saiz, UPV/EHU, 2007

Halaber, Gobernuaren baimenarekin ezarritako erruki-etxeetan bahitutako gauza higigarrien jabeak ezin izango du euron itzulketa lortu, halakoak bahitu dituen pertsona edozein izanik ere, establezimenduari bahikuntzaren kopurua eta mugaeguneratutako korrituak ordaindu gabe. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kode Zibila, (Eba Gaminde, Begoña Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2007

Konpentsazioz iraungi daitezke Nafarroako sektore publikoa osatzen duten entitateek beren artean dituzten zor mugaeguneratu, likido eta eskagarri guztiak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea, , Nafarroako Parlamentua, 2007

Xedapen gehigarri bakarrean, aspaldian, 1923ko eta 1954ko laguntza oinarrien babesean eginiko basoberritzeei dagokienez, oihan titularren eta jabeen zorra mugaeguneratu gabeak barkatu dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen aldaketa, , Nafarroako Parlamentua, 2007

Halaber, Gobernuaren baimenarekin ezarritako erruki-etxeetan bahitutako gauza higigarrien jabeak ezin izango du euron itzulketa lortu, halakoak bahitu dituen pertsona edozein izanik ere, establezimenduari bahikuntzaren kopurua eta mugaeguneratutako korrituak ordaindu gabe. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kode Zibila, , IVAP/IZO, 2007

Kanbio-uziak diru-zenbateko bati egingo dio erreferentzia, eta betebeharrak, oro har, mugaeguneratuta egon behar badu ere, posible da atzerabidezko kanbio-uzia mugaeguna baino lehen jartzea, igorlearen, endosatzaileen eta gainerako behartuen kontra. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozesu zibil bereziak, Katixa Etxebarria, Josune Perez, Alberto Saiz, Ixusko Ordeñana, UPV/EHU, 2008

Kanbio Letra eta Txekeari buruzko Legearen 50. artikuluak ezartzen duenez: Letra mugaeguneratu ondoren, edukitzaileak (eta letra ordaindu duen edozein sinatzailek, igorlea eta onartzailearen abalemaileek izan ezik), bere atzerabidezko akzioa gauzatu ahal izango du endosuemaileen, igorlearen eta gainerako betebehardunen aurka, ordainketa egin ez bada. ETC-zientzia, zuzenbidea   Balore-tituluak: kanbio-letra, txekea eta zor-agiria, Nerea Iraculis, Elena Leiñena, UPV/EHU, 2011

Dena den, mugaeguneratu den interes-betebeharrak (eta ordaindu gabe) betebehar nagusiarekiko era independentean jardun dezake eta hor biziraun. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zuzenbide zibila III (Betebeharren zuzenbidea, erantzukizun zibila eta kontratuen teoria orokorra), Ibon Viteri, UPV/EHU, 2011

Anatozismoaren (interes konposatuaren) arabera, dagoeneko zor izan eta oraindik ordaindu ez diren interesak gai dira legezko interesak edo hitzartutako interesak sortzeko: mugaeguneratutako interesek legezko interesak sortzen dituzte haiek judizialki erreklamatzen direnetik, nahiz eta betebeharrak horren inguruan ezer ez esan (KZren 1109. art.). ETC-zientzia, zuzenbidea   Zuzenbide Zibila I, Ibon Viteri, UPV/EHU, 2011

Aipatutakoaz gain, badira kontuan hartu behar diren beste datu batzuk, alegia, sektore publikoaren tamaina txiki samarra dela, PBGaren % 46 baita (Frantzian, berriz, BPGaren % 56, eta Italia edo Ingalaterraren kasuan BPGaren % 51), eta mugaeguneratutako zorra, 2012tik 2015era bitartean ordaindu beharrekoa, batez beste % 3tik jaitsiko ez diren interestasekin. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lurraldea eta sozioekonomia, Askoren artean, UEU, 2012

o Eragiketa horiek egin ahal izateko konpentsatu behar diren kredituen % 25ek gutxienez likidoa, mugaeguneratutakoa eta eskatzeko modukoa izan behar du, eta gainerako kredituen muga-egunak ez du izan behar 5 urtetik gorakoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Enpresaren Zuzenbideari sarrera, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2015

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus