Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Perezen irudiko, portaera horietako askoren atzean mikromatxismoak daude, andreekiko jarrera paternalistak; beste batzuetan, berriz, eraso zuzenak. ETC-literatura, saiakera Nafarroa, orain ala inoiz ez, Ion Orzaiz / Joxerra Senar, Jakin / Berria / Elkar, 2016
Iganderako, mikromatxismoez jardungo duen tailer batean parte hartzeko eman dute izena biek". ETC-literatura, saiakera Haren zati bat, Josu Penades, Denonartean, 2017
Genero indarkeriaz ari garenean, beraz, hainbat modutan agertzen den indarkeria mota bati buruz ari gara: adierazpen sotilenetatik hasi -mikromatxismoen inguruko ikerketa zabala egin da azken urteotan, eta sinbologia matxistaz hitz egiten da-, eta agerikoenetaraino: irainak, tratu txarrak, indarkeria fisikoa eta sexu askatasunaren aurkako erasoak, besteak beste. ETC-literatura, saiakera Nik sinesten dizut, Samara Velte, Jakin / Berria / Elkar, 2019
Gainera, jokabide batzuk, mikromatxismo deiturikoak, ez dira inoiz salatu ahal izango, baina indarkeria gisara uler daitezke. ETC-prentsa Berria, 2009-01-29
Emakumeak mikroindarkeria eta mikromatxismoak ikertzen jardunaldian hitz egingo du gaur, Zarautzen (Gipuzkoa). ETC-prentsa Berria, 2010-09-26
Emakumeen aurkako indarkeriaz hitz egiten dugunean tratu txar fisikoak etortzen zaizkigu burura batez ere eta askotan eguneroko bizitzako mikromatxismoaz, gizonen menderatze praktikez ahazten gara. ETC-prentsa Argia, 2004-08-01
Horretara iritsi aurretik gauza asko gertatzen dira, eta mikromatxismo horiek normalizatzen ari gara barre txikiekin, txisteekin, aitzakia merkeekin... ETC-prentsa Argia, 2009-03-29
Mikromatxismo deitutako bortizkeria sotilago horiek antzemateko zailtasun handiak dituzte emakumeek oraindik. ETC-prentsa Berria, 2012-05-05
Eguneroko mikromatxismoak identifikatzen ba al dakigu? ETC-prentsa Berria, 2013-06-13
Araukuaren iritziz, "abortuaren legea, genero indarkeria, jaietan izaten diren eraso matxistak eta eguneroko mikromatxismoak lantzen ditu; asko izaten dira emakumeek jasaten dituzten erasoak, eta modu ikusgarri, berezi eta erakargarria iruditzen zaigu berdintasunaren alde jaietan ere lan egiteko". ETC-prentsa Berria, 2014-07-05
Mikromatxismoak agerian geratzen dira jai giroan maiz: eguneroko erasoetan daude matxismoaren erroak, adituen arabera. ETC-prentsa Berria, 2014-08-24
Bertan erakusten da nola identifikatu mikromatxismoak; jazarpenak, irainak, eta horrelakoak. ETC-prentsa Berria, 2014-10-22
Mikromatxismoak, molde bateko nahiz bestekoak izanik ere, egunero pairatzen ditugu emakumeok. ETC-prentsa Berria, 2014-11-22
Beharbada gaur da egunik egokiena azalean markarik uzten ez duen indarkeriaz eta ezkutuan gelditzen den indarkeriaz, mikromatxismoaz berba egiteko. ETC-prentsa Berria, 2015-11-26
Mikromatxismoa aipatzen da; batzuek diote ez dela hainbesterako. ETC-prentsa Argia, 2012-03-25
Modan jarri da Luis Boninoren "mikromatxismo" kontzeptua, eguneroko tratu txarrak identifikatzeko baliogarria. ETC-prentsa Argia, 2013-09-08
Louise Bourgeoisen Otte poemaren bertsioarekin, ostera, hizkuntzaren baitan -agerian ala ezkutuan- dauden matxismo eta mikromatxismoak salatu nahi izan zituen. ETC-prentsa Argia, 2015-04-26
Kontrolatzea, gutxiestea eta barregarri uztea ere biolentzia matxista da esaldia jaso dute aurtengo kartelean eta Emakume Txokoko Amets Beltran de Gebarak azaldu digunez, aurten mikromatxismoak salatu gura izan dituzte bereziki: "Oharkabean pasatzen diren jarrera matxista horietan zentratu gara". ETC-prentsa Goienkaria, 2013-11-22
Mikromatxismoek azaleratu duten hori bera hizkuntzara ekarrita: euskaraz egin ezina nabarmentzen duten iruzkin horiek ere aintzat hartzeko unea ere bada. ETC-prentsa Berria, 2016-06-18
Baina euskaraz bizi nahi badugu, ezinbesteko dugu feminismotik ikasitako mikromatxismoen eredua gureratzea. ETC-prentsa Berria, 2018-11-18
Feminismoaren diskurtsoan hain ezagun egin zaigun mikromatxismoaren kontzeptua hautatu du inspirazio iturri gisa Jorge Cagiao y Condek nazionalismoaren ezaugarri batzuk liburu batean jorratzeko: Micro Nacionalismo. ETC-prentsa Berria, 2019-07-19
Ausartuko nintzateke esatera emakumeok egunero garela mikromatxismoaren biktimak. ETC-prentsa Berria, 2019-11-27
Egunerokoan oharkabean igarotzen diren jarrera eta mikromatxismo ekintzak begien parean jarri eta komikien bidez erakusten ditu. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2015-11-27
Oraindik badago mikromatxismoan sinisten ez duenik. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2016-07-08
Luis Boninok tratu txar psikologikoei mikromatxismo izena jarri die eta hiru klasetakoak aipatu ditu: koertzitiboak, ezkutukoak eta krisialdikoak. ETC-zientzia, zuzenbidea Gorputza eta generoa, Gema Lasarte / Amaia Alvarez Uria, UEU, 2014
Sotila da lehena eta tranpa matxista askoren bitartez agertzen da, mikromatxismoen bitartez, alegia. ETC-zientzia, zuzenbidea Genero-berdintasunean hezteko gida, Luixa Reizabal Arruabarrena, UEU, 2015
Bigarren atalak, ostera, bikote-harremanen baitako indarkeria lantzen du, eta haren barnean, maitasun erromantikoaren eredua eta mitoak azaltzen dira, baita zeloak eta kontrola, eta mikromatxismoak ere. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 98 zbk., , UEU, 2016 - uztaila-iraila
Zentzu horretan interesgarria da "mikromatxismoei" edo "eguneroko jarrera matxistei buruzko eztabaida": ia gizonezko guztiek egunerokotasunean praktikatzen dituzten indarkeria "ikusezin" eta dominazio-jarrerak. ETC-zientzia, zuzenbidea Hezkuntzaren Soziologia, Jose Inazio Imaz Bengoetxea, UEU, 2019
Joera honek ez du uste mikromatxismoetan; hauek atsegintasuna direla uste ohi du; eta emakumeentzako defentsei uko egiten dio, emakumeek biktimak ez direla uste baitu. Feminismoak gizonei errugabetasun-presuntzioa kentzen diela uste dute, alegia, frogarik gabe akusatzen dela. ETC-entziklopedia Antifeminismo, Wikipedia
"Lotsagabe," Iruñerriko emakumeen hainbat lanbide eta bizimodu erakusten ditu, ikuspuntu feminista batetik mikromatxismoak azaleratuz. ETC-entziklopedia Hamaika Telebista, Wikipedia