Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mikroindakeria (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi) iz oharkabean pasatzen den indarkeria gertakari txikia. ik mikrobiolentzia.
Emakumeak mikroindarkeria eta mikromatxismoak ikertzen jardunaldian hitz egingo du gaur, Zarautzen (Gipuzkoa). ETC-prentsa Berria, 2010-09-26
Egoera hori ezin daiteke bereizi Bilbo Zaharrean eta San Frantziskon Poliziak etorkinei egunero egiten dizkien mikroindarkeria arrazistako gehiegikerietatik. ETC-prentsa Berria, 2012-11-04
Erreferentziazko eredu positiboak eta segurtasun espazioak sor ditzakete mikroindarkeria edo mikromatxismoak antzemateko. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2015-03-06
Neologismo horrekin, emakumeen autonomiaren aurka egunerokotasunean gauzatzen diren kontrol-estrategia eta mikroindarkeriei egiten zaie erreferentzia. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 98 zbk., , UEU, 2016 - uztaila-iraila