Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mikroeraso (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi) iz oharkabean pasatzen den eraso txikia.

Dioenez, gazteak ez dira jabetzen egunero jasaten dituzten mikroerasoez: "maila baxuko indarkeria edo mikromatxismoa normaltzat hartzen dute", azaldu du. ETC-prentsa   Berria, 2013-11-26

Niri ezin didate esan hori mikroeraso bat denik, pertsona bat modu makro batean baldintzatzen baitu. ETC-prentsa   Berria, 2016-06-10

Bai, mikroerasoen parte da, bai. ETC-prentsa   Berria, 2017-10-25

Beharbada, azterketa fin eta postzerbaiten garaian bizi garelako, normaltasunaren mikroerasoak detektatzen trebatu garelako. ETC-prentsa   Berria, 2017-05-09

Martinek proiektuaren oinarriak zein diren azaldu du: "Gure helburua da beste errealitate batzuk erakustea eta aurreiritziak haustea, berdintasuna sortzea jende guztiarentzat, eta mikroerasoak eta mikromatxismoak salatzea". ETC-prentsa   Berria, 2018-09-13

Atera zen ondorioetako bat, nire ustez nagusia, izan zen, bortxatzaileak eta erasotzaileak ez direla hutsetik sortzen, gizonezkoen artean erantsirik ditugun jarrera-iruzkin-jokamolde-txiste-mikroeraso matxisten haztegitik baizik. ETC-prentsa   Argia, 2018-12-16

Ezkutuko mikroeraso sexistak azalera atera eta haiei buruzko gogoeta egin dute Bilbon, azaroaren 25aren harira. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2014-11-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus