Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

metadatu (corpusean ez dago; ETCn 237 agerraldi) iz beste datu bati edo batzuei buruzko datua.

Neska informatikariak begiratzea zeuzkala ordenagailu guztien metadatuak, edo halako zeozer. ETC-literatura, saiakera   Hiri hondakin solidoak, Jon Alonso, Txalaparta, 2015

Artxiboen metadatuen arabera, urriaren l4an eta 15ean egin ziren. ETC-literatura, saiakera   Jainkoen zigorra, Alberto Ladron Arana, Elkar, 2017

Azkenik, datu base bibliografikoak beti izango dira beharrezkoak liburuaren kate osoari eta azken erabiltzaileari liburu elektronikoen katalogo zehatz eta neutralak eskaini ahal izateko, metadatu esanguratsu guztiekin. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 173 zbk., , 2009 - uztaila-abuztua

Hiri inteligenteen kasuan, orain arte gure kabuz hedatzen genituen informazioez gain, gure ekimenek sortzen dituzten metadatuak nahi dituzte. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 203 zbk., , 2014 - uztaila_ abuztua

Izan ere, egungo telefonoek ateratzen dituzten argazkiek, irudiarekin batera gordetzen dituzten metadatuei esker, informazio hori eta gehiago jasotzen dute. ETC-prentsa   Berria, 2012-12-05

Estatubatuarrek pertsona horien azken dei eta mezu elektronikoen metadatuak ematen zizkieten. ETC-prentsa   Berria, 2013-07-17

Metadatuak -nor norekin noiz komunikatu den eta halakoak agertzen dituzten datuak- NSAren eskura daude gero. ETC-prentsa   Berria, 2013-07-13

Argazkietako metadatuek argazkiaren testuinguruaren informazio xehetua daramate. ETC-prentsa   Berria, 2014-03-12

Datu eta metadatu berri horiek, pribatutasunaren alorrean erronka berriak ere eragingo dituzte. ETC-prentsa   Berria, 2014-12-18

Ez dituzte elkarrizketak zelatatuko, baizik eta metadatuak: igorleak eta hartzaileak, bisita baten IPa... ETC-prentsa   Berria, 2015-05-06

Komunikazioen edukia ez, baina metadatuak bildu eta pilatu ditu NSAk: nork nori deitu dion, zer ordutan, deiaren iraupena... ETC-prentsa   Berria, 2015-06-07

Metadatu eta liburutegien automatizazio softwarean aditua da Gareta: horri esaten dio "alde iluna". ETC-prentsa   Berria, 2015-11-21

Kazetak onartu du Snowdenek ondo egin zuela AEBen barruko telefono deien metadatuak jasotzeko NSAk ezarria zuen sistema salatzen. ETC-prentsa   Berria, 2016-09-21

Fiskalak manipulatua izan den susmoa zabaldu nahi izan du, baina Bel Pozuetak berak gogorarazi du bideoaren metadatuak eskura jarri nahi dituztela halakorik gertatu ez dela egiaztatzeko. ETC-prentsa   Berria, 2018-04-28

Hitz bera ematen zaio ikur hori hartzen duen metadatuen etiketari ere. ETC-prentsa   Berria, 2019-06-21

Estatuen -eta korporazio handien- inteligentzia zerbitzuek herritar guztion komunikazioen metadatuak pilatzen dituzte: zein ordutan nondik nori hitz egin edo idatzi diozun, watsappez, emailez... ETC-prentsa   Argia, 2016-03-13

"Programa batzuek katxeatzen dituzte hitz-gakoei esker, Facebook, e-postak eta Skype: beste batzuek milioika metadatu analizatzen dituzte", azaltzen du funtzionamendua Jauvert kazetariak. ETC-prentsa   Argia, 2018-05-27

Datu deskriptibo horiek (metadatuak), informazioarekin batera transmititzen dira eta, zuzenean, datu-base dokumentaletako hainbat arlo betetzeko aprobetxatzen dituzte dokumentazio-zerbitzuetan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Informaziorako dokumentazioaren oinarriak (2. argitalpena), Teresa Agirreazaldegi, UEU, 2006

Zerbitzariak disko-bloke gisa atzitzen du biltegia, eta metadatuak gordetzen ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Konputagailuen arkitektura, Askoren artean, EHU, 2009

Beti ez du harrapatzen informazio guztia (jai duzu webguneak metadatu horiek definituta ez baditu), baina sarritan bai, eta oso txukun geratzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Jose Ramon Etxebarria irakaslearen omenez, Askoren artean, UEU, 2018

Ezaugarri horiei metadatu deritze, eta metadatu horien bidez adieraztea dago, beste ezaugarri batzuen artean, ikaste-objektu baten gaia zein ikasle motatarako sortu zen, zailtasun-maila eta beste ikaste-objektuekin daukan erlazioa. ETC-zientzia, zuzenbidea   IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, Askoren artean, UEU, 2019

Erreferentzien datu-baseak ditugu alde batetik (metadatuak) eta bestetik, datu base-iturriak (metadatuak eta informazio osoa eskaintzen dizkigutenak). ETC-entziklopedia   Datu-base, Wikipedia

Fitxategi berezi honek metadatuak edukiko ditu, datuei buruzko datuak eta DBKSk erabiliko du. ETC-entziklopedia   Datuak definitzeko lengoaia, Wikipedia

Gainbegiratu gabeko ikasketa sistemek sailkatu beharreko kategorien metadaturik ez dutenez, sailkapena itsu-itsuan egin ohi da, eta honenbestez, ez da berezko sailkapen sistematzat hartzen, "datuen taldekatzea taldekatzea" edo "clustering" izena hartzen duelarik. ETC-entziklopedia   Dokumentuen sailkapena, Wikipedia

Metadatu mota honek datua deskribatzen du eta informazioa berreskuratzea ahalbidetzen du, Interneten nabigatuz edo informazioa bilatuz. ETC-entziklopedia   Etiketa (metadatua) , Wikipedia

ATHENA museotako edukia gehitu eta museoen digitalizazioa eta metadatuak estandarizatzen ditu. ETC-entziklopedia   Europeana, Wikipedia

Hala ere, azken urteetan GISak ahalmen berriez hornitu dira, esaterako GPS datuen integrazioa, metadatuen sorrera, mundu birtualen sorrera, programazio-lengoaia estandarren bidezko pertsonalizazioa, etab. ETC-entziklopedia   GIS, Wikipedia

Metadatuak izateko edo datu egituratuak izateko hobekuntzak ditu, eta espazio gutxiago behar du. ETC-entziklopedia   NTFS, Wikipedia

Txarrena da benetan galera batzuk (metadatuetan, grafikoetan, kapsulatutako objektuetan-eta), sor daitezkeela. ETC-entziklopedia   Office Open XML, Wikipedia

1999an ere Artxibo Libreak alternatiba bultzatu zen, eta bere OAI-PMH protokoloa, metadatuak biltzeko helburu batekin: sareko artxiboak multifuntzionalak izatea. ETC-entziklopedia   Open access, Wikipedia

Formatu honen helburua da sentsoreak lortutako datuen gutxieneko informazio galera, eta irudia hartu den inguruaren baldintzak gordetzea (metadatuak); horregatik fitxategiaren tamaina oso handia izaten da nahiz eta konpresioa erabili. ETC-entziklopedia   RAW (irudi formatua) , Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus