Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

makrofago (corpusean ez dago; ETCn 982 agerraldi) izond/iz sistema immunitarioko zelulez mintzatuz, tamaina handikoa, bakterioak eta zelula kaltegarriak irensten eta suntsitzen dituena.

Beste bide bat ere badago: laborategian zelula espezializatuak egin; enbrioi zeluletatik edo IPSetatik abiatuta, epatozitoak, neuronak, makrofagoak edota beste zelula espezializatuak sortu eta gero gorputzak behar duen organoan txertatu. ETC-prentsa   Berria, 2011-02-10

Eta bataila edo guduaren lekura agertzen diren linfozitoen artean neutrofiloak eta makrofagoak aipatu behar dira batik bat, horiek erasotzailearen kontra zuzenean aritzen direlako. ETC-prentsa   Argia, 2001-12-23

E3M elkarteko kide dira, gauza komun bat dutela haien artean: txerto baten ondorioz, miofaszitis makrofagoduna eritasuna agertu zitzaien. ETC-prentsa   Berria, 2012-12-04

Horrela, animaliak mota bikoak direla esaten da: makrofagoak eta mikrofagoak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zoologia orokorra, Ana I. Puente, Kepa Altonaga, UEU, 2005

Mikropartikulak 10 mikrometro baino txikiagoak baldin badira, makrofagoek erraz fagozita ditzakete. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Gainera, geruza horiek babestu egiten dute bakterioa ostalariak dituen babes-mekanismoetatik -makrofagoen eta beste zelulen fagozitositik, adibidez (§ 20.3 atala)-. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007

Makrofagoetan gertatzen da batez ere, eta tamaina handiko substantziak, adibidez proteinak, barneratzeko erabiltzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen , UEU, 2007

Fagozitosia, berriz, zelula mugikor mota batzuetan baino ez da gertatzen; makrofagoetan eta leukozito neutrofiloetan, esaterako. ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

Makrofagoek (gorputzeko immunitate-sistemaren kide diren zelulek) oxido nitrikoa erabiltzen dute bakterioak eta tumore-zelulak hiltzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Fagozito-zeluletan (neutrofiloak, monozitoak eta makrofagoak) horietako bakoitzaren gaitasunak eta funtzioak azter daitezke: ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida , Askoren artean, EHU, 2008

Ondoren, makrofagoek halako OZGak ezagutu eta kanporatu ditzakete. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010

Zelula horiek fibroblastoak, linfozitoak, plasmozitoak, makrofagoak, osteozitoak eta hainbat zelula mota dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia orokorra, Iker Badiola / Edurne Alonso, UEU, 2015

Ez endoneurioan ez perineurioan ez da ikusten sistema immuneko zelularik, noizbehinkako mastozitoak eta makrofago egoiliar batzuk salbu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018

Hauek, makrofago infektatuen gain frogatu dira eta konposatu "liderraren" eragina kontrastezko mikroskopikopean behatu da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Osasun zientziak, Askoren artean, UEU, 2019

ACT gai da batez ere odoleko eta immunitate sistemako zenbait zelula kaltetzeko, CD18 integrina hartzailedun makrofago eta zelula dendritikoak, hain zuzen ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Zientziak eta Natura zientziak, Askoren artean, UEU, 2019

Antigeno-antigorputz konplexuak, bestalde, makrofagoak erakartzen ditu. Makrofagoak fagozitosi egiten duten zelulak dira, immunitate-sistemaren gudari eraginkorrak. ETC-entziklopedia   Antigorputz, Wikipedia

Makrofagoek zelula apoptosikoa ezagutu eta irentsi egiten dute. ETC-entziklopedia   Apoptosi, Wikipedia

Mastozito, erretikulozito eta makrofago izeneko zelulak ageri dira bertan. ETC-entziklopedia   Larruazal, Wikipedia

Tuberkulosiaren antzera, erantzun immunea egokia duten pertsonek ez dute gaitza garatuko, T linfozitoek eta makrofagoek bazilo patogenoak suntsituko dituztelako. ETC-entziklopedia   Legenar, Wikipedia

Gizakia infektatzen duenean, aldiz, makrofagoen barruan egon daiteke, lisosomen jarduerari aurre egiten baitio. ETC-entziklopedia   Legionella pneumophila, Wikipedia

Linfokinak zitokina mota bat dira, T linfozitoek jariatutakoak, makrofagoak suspertu eta aktibatzen dituztenak. ETC-entziklopedia   Linfokina, Wikipedia

Mintz potentzialaren aldaketa txikiek makrofagoetan, zelula ziliatuetan edo guruin zelulen barneko hainbat prozesu pizten dituzte. ETC-entziklopedia   Mintz potentzial, Wikipedia

Batzuek aske irauten dute odolean, baina beste batzuk ehunetara pasatzen dira, eta bertan makrofago bihurtzen dira. ETC-entziklopedia   Monozito, Wikipedia

Hezur-muinean sortzen dira, eta odolean egonaldi bat egin ondoren, ehunetan garatzen dira, eta makrofago bihurtzen, bakteriak txegosteko eta ehunak garbitzeko. ETC-entziklopedia   Odol, Wikipedia

Immunitate-sistemaren fagozito nagusiak leukozito neutrofiloak, makrofagoak eta monozitoak dira. ETC-entziklopedia   Opsonizazio, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus