Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
musugitarra (corpusean musu-gitarra soilik dago, ETCn 11 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian musugitarra agertzen da, ETCn 16 agerraldi) iz burdinazko musika tresna txikia, dardararazten den mihi bat duena eta ezpainen artean jarrita jotzen dena. ik musu-gitarra.
Musugitarra (baita ere tronpa eta musumusika) antzinako musika tresna bat da, lamelofonoa (mihiaz edo behatzez jotzen den perkusio instrumentua). ETC-entziklopedia Musugitarra, Wikipedia
Eskuarekin musugitarrari dardarikarazi eta, halako batean oihan galdu batetik etorri txori baten kantu zerbait hautematen da. ETC-prentsa Berria, 2005-05-28
Eta bestelako loturak ere bai: esaterako, Okzitaniako Joan Frances Tisnerrek eta Marc Castanetek Iparraldean ohiko diren dantzen erritmoak ekarri zituzten, eta baita musika instrumentu gisa musugitarra ere. ETC-prentsa Berria, 2009-11-22
Orraziak, kaiku bat, musugitarra bat eta pilota baten barneko muina ere aurkitu dituzte. ETC-prentsa Berria, 2016-11-03