Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
muztio (orobat mustio; Euskaltzaindiaren Hiztegian muztio agertzen da) 1 iz irakin ez duen mahats zukua.
Muztioa erortzen den harraskak erakutsi zizkioten -ontzietan biltzeko erabiltzen direnak-, eta bodega modernoa, bi urteko ardoak jasotzeko adinakoa, bere zurezko upel eta konoekin. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 219. orr.
Mahatsa biltzen eta muztioa egiteko zapaltzen laguntzen zien nekazariei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1067. orr.
-Kafea eta izotzik gabeko muztioa. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 17. orr.
Karmelek vermoutha, berak muztioa. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 11. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Sagardo mustioa egin bear danean, etzaio urik botatzen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 97. orr.