Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neure bakardadearekin gozoro ezkontzen ninduenak neure bakardadearekin muturbelzturik jarri nau itsuski, ezinka eta muzinka, ez norterik eta ez konorterik dudala kasik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 200. orr.
Txakurrak obeditu eta harri baten ondoan gelditu zen, muxinka. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 194. orr.
-Harry! -esan zion Hermionek negar-muzinka-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 275. orr.
Dudley negar-muzinka zihoan atzeko eserlekuan; aitak kaskarreko bat emana zion, telebista, bideoa eta ordenagailua kiroletako poltsan sartzen ahalegindu eta denak zain eduki zituelako. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 42. orr.
Ez dut negar-muxinka aritu nahi, baina oi, ene lagun, oi mutil, horrenbeste maite nauzula jakiteak barru-barruan hunkitzen nau. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 326. orr.