Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alcide Joliveten muzina. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 267. orr.
Ezpainen muzina irribarre bortxatu bilakatu zitzaion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 85. orr.
Eta Raúl Martínezek muzin harrigarri batez begiratu zidan, nire hizkera gaitzetsi nahi balu bezala. Txillardegi «Putzu», 1999 - 204. orr.
Dezepziozko muzin teatrala egin zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 108. orr.
Andre Leonarda, erdeinuzko muzin bat eginez, gaueko egunkaria hartu eta irakurtzen hasi zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 265. orr.
Gaur egun garbi ikusten dut muzin haiek tentelak zirela, eta baita gezurrezkoak ere, sarritan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 151. orr.
Andresek muzinez biratzen zuen burua, aitaren zinismo-erakuskeria haiek barregarriak eta lekuz kanpokoak iruditzen zitzaizkiola aditzera emanez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.
-Ba! -esan zuten higuinezko muzinez-. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.
Muzin keinu bat egin baitzuen Bixentak hitzok esatean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 61. orr.
Neskaren ahotsean muzin punttu bat antzematen nuela iruditu zitzaidan. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 63. orr.
-Hauek dira eztabaida ergelak! -esaten zuen Margaritak mespretxu-muzin batez, bere anaia Andresi hitz eginez-. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.
-Egia bai noski -Basokoak berriz- baldin eta buruko adi argia nahastuko ez baligute muzin-zaputzek; izan ere, asko direnean, bengantza dirudite. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 132. orr.
Aurpegian bertan ere arbuio muzin bat agertu bide zait. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 52. orr.
Harridura muzin bat sumatu dut Garaziren aurpegian. Txillardegi «Putzu», 1999 - 317. orr.
Bere nazka-muzina nekez disimulaturik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 8. orr.
-Zozo hori! -esan dit Garazik, higuin muzin bat eginez-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 314. orr.
Ixaskunek gaitzespen muzina egin du. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 24. orr.
Eskuarki ez dut jaidurarik neure buruaren errukizko aldietarako, baina hurrengo ordubetean-edo neure buruaren errukiari eman nintzaion osoki, nerabe muzin baten gisara. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 75. orr.
Muzin agertu da bat-batean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 57. orr.
Eta muzin jarrita ere, baketan utzi ninduten alde horretatik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 261. orr.
-Muzin samar zaude gaur, Brent andrea. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 22. orr.
Emakume bati muzin egiteko ere badira arauak, muturtzeko eskubidea baitu arauei segika ez eginez gero. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 73. orr.
Guretzat, militar bizitza zen aukerarik ederrena; armadari muzin egitea, berriz, barkaezina. -Egia esateko, ez diot ezeri muzin egiten, salbuespen bat edo beste salbu -egia esan zion Maizak, abokatuak bere ibileren berri jakingo zuelakoan-. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 106. orr.
Beti egiten zion muzin eskariari esanez ez zuela bere burua ikusten halako erantzukizun handietarako. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 54. orr.
Handik egun gutxitara argaltzen hasi zen, titiari muzin egiten, eta orduan emaginak sugandila buztanezko infusioa emateko agindu zuen, sorginkerien kontrako konjuru eraginkorra baitzen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 104. orr.
Emazteen gaineko aginpide mugagabeak, eskualde batzuetan dagoen modukoak, nazioari eta legeen gozotasunari muzin egingo lieke. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 79. orr.
Bi aldiz egin baitaiteke uko edo muzin, baina ez hiru, zeren hirugarrenean, oilarrak kukurruku jotzen ez badu ere, inork mendeku basatiak jasan baititzake. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 391. orr.
Gauza serioei barre eta barregarri-ustekoei muzin egiten diena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.
Pathamdarrei, aldiz, muzin. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 212. orr.
aginduari muzin (8); aginduari muzin egin (4); aginduari muzin eginez (3); aginduei muzin (7); aukerari muzin (9); aukerari muzin egin (6); borondateari muzin (3); erantzukizunei muzin (5); eskaerari muzin (4); eskaerei muzin (7); eskaerei muzin egin (3); eskaintzari muzin (7); eskaintzari muzin egin (4); eskubideari muzin (3); ezeri muzin egin (3); izateari muzin (4); laguntzari muzin (4); legeari muzin (6); legeari muzin egitea (3); muzin bat (5)
muzin egin (268); muzin egin dio (24); muzin egin izan (4); muzin egin izana (5); muzin egin zion (25); muzin eginaz (3); muzin eginda (12); muzin eginez (53); muzin egingo (30); muzin eginik (10); muzin egitea (41); muzin egitea erabaki (3); muzin egitea leporatu (8); muzin egiteagatik (3); muzin egiteko (20); muzin egiten (102)
nahiari muzin (3)
muzina egin (3)