Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mutxikindu, mutxikin(du), mutxikitzen du adn mutxikin bihurtu.
Gero hartzen ditu hitz horiek eskuetan, eta irakurri egiten ditu edo, (euskaraz) gauza bera dena, aletu, eta mutxikindu ere bai ahal badu, eta zukutu egiten ditu, elkarren kontra igurtzi-igurtzi egin, estutu eta marruskatu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.
Diren eta ez diren zuri-beltz guztiak gorritu dira, denboraren enborra mutxikindu dugu, eta orain giro dago hemen, eta esateko moduan gaude: ez gara zoriontsuak eta ez gaude triste; ez gara normalak eta ez gara anormalak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 135. orr.