Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harrezkero mututurik geratu zuan, nahiz mutu ez izan; hori bai, ordea, ez zian galdu lehengo jatortasunik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 36. orr.
Isilik egoteko agindu zion haserre norbaitek, eta mututu egin zen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 255. orr.
Jonathan-eta-Léa, lilurak jota, mututu egin ziren. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.
Kasik harrirudizko bilakatzeraino mututu zen eta hirira alde egiten hasi, ezezagunen artean lasai, inori ezer erantzun beharraz libro bizitzera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 95. orr.
Eta ez da inorentzat ona kazetaria mututu dadin. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 128. orr.
Handik aurrera, muturtuta eta mutututa. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 158. orr.
Barrea mututu zitzaien, eta eskuak dardarka eta gorputz adarrak balantzaka hasi zitzaizkien. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 280. orr.
Kiribilak eginez jo du lurrerantz txikienak, eta gure gora-oihuak berehala mututu dira. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 124. orr.
Istillaga bikien hitz jarioa mututu egin zen gau hartan, eta ehizaldirik beroenetako isiltasun urduria nagusitu zen bien arteko leizeaz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 122. orr.
Ez dira ohartu oihana mututu dela. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 24. orr.
Mututua zegoen tranbien lakartasuna. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 118. orr.
Etorriko dira berriak, eta, nolanahi ere, irratia ez da mututuko. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 195. orr.
Bukatu da gerra, mututu dira turutak, eta amen, andregaien eta alarguntsen aieneen eztandak hartu du ordu arteko arrandi militarren lekua. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 24. orr.
Aita hil ostean mututu egin zen musika hura. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 27. orr.
Letrak mututurik zeuden, eta isiltasunak arnasa loditzen zigun. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 101. orr.
Boz ezagun batek atera zuen bere harriduratik; haren inguruan mundua mututua zen; desagertua zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 203. orr.
Axaleko dotorezia lehenetsiz, gu ilustratuok baino mila aldiz sen hobeagoko euskara zerabilten hiztun asko lotsarazi eta mututu ditugu. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 62. orr.
Ez dakit ezer esateko gauza ere izan nintzen, uste dut mututu egin ninduela ene komandantearen odol hotzak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 196. orr.
Eta orduan, mututu egin ninduen amorrutik eztitasuna sortu zen, gure ahotsek bat egin zuten, zoragarri. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 82. orr.
Gerizatu zuen umezurtzaren begirada otzanak Graxi mututurik utzi zuen, apur batez. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 54. orr.
Izutu eta uxatu ez ezik, gizonak mututu ere egin ditu txoriak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 78. orr.
Metallica, menditzar haien erdian, zakurrak ere mututuz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 144. orr.
Zuk mututu duzu atzerritarren zalaparta-hotsa. Elizen arteko biblia Is 25,5
Ahots mututu batzuen oihartzuna aditu zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 119. orr.
Itsuen negar mututua. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 238. orr.
Baso iluneko sarobe izerdituak, larreko artzaitxabola isilduak, [...], atari lokaztuak, usategi mututuak, ermita lotsatuak [...]. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 16. orr.
Apenas zurrumurru bat jolas mututuen antzoki antzuan. Horrexegatik, euskal gizartearen sailkapen berritua ikusita, mututuontzat territorio libre berri bat osatzen hasi da Eusko Jaurlaritza hau, hauteskunde kanpainako mezuak gormututuon zeinukeran hedatuz. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 195. orr.