Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mututasun hura eramangaitza zitzaidan arren, halaxe ibili ginen tarte luze batean: nik ez nuen hitz egin nahi, berak zerbait esan artean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 101. orr.
-Nik ere hitz egin nahi dut, ez zait gustatzen mututasun hau, baina ez dakit zer esan. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 101. orr.
Inork ezin duela hitza aldarrikatu besteen mututasuna baldintzatzat jarriz. Berria - Euskal Herria 2004-02-20
Saltzaileak nire mututasuna baliatzen ari zen ele eta ele jarduteko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 175. orr.
Berebiziko garrantzia zuen nire erantzunak, goiz osoko nire mututasuna urratuko bainuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 148. orr.
Emazteak mututasuna hautsi zuen: [...]. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 219. orr.
-Auskalo non dabiltzan besteak -bota zuen Alaznek, mututasun deseroso hura apurtzearren. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 124. orr.
Hitzik samurrenak, sekula inoiz errepikatuko ez dituzun hitz goxo sekretuak, heriotzaren mututasun beldurgarria hausteko esaten direnak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 134. orr.
Nola ez galdu haria egilearen mututasunak aipurik soilena galarazten duenean? Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 125. orr.
Tristurak mututasunean eta hoztasunean murgildu zuen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 178. orr.
ETAren ihardunarekiko anbiguotasun handiz aritzen gara eta anbiguotasun horrek gure harremanak oro iluntzen ditu [...] mututasuna ez baldin bada, isiltasuna hedatuz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 79. orr.
Gainerakoak erreserba armadako gelditzen ziren, ohiko mututasun eta diskrezioa mantentzeko ordenaren mende. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 19. orr.
H letraren mututasuna -hainbat euskalkitan bederen- kontuan harturik, [...]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 32. orr.