Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

muturtxo 1 iz mutur txikia.

-Iruditzen zaidak aktorea bera dela halakoa, frantsesen milikeria guztiak ditik, muturtxoa okertzeko modu hori...     «Kuskue tanden», 2004 - 129. orr.

Eta bibotea txiki-txikia, gora kiribildua: muturtxoak zuzen-zuzen sudurtzuloetan sartzen zitzaizkion.berehala ohartu nintzen haren alboan ia ardo hutsez elikatu beharko nuela, tetrabrikeko ardo txarraz eta lantzean behin jaten nuen mortadela bokataren muturtxoaz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.

Egun ederra egiten du eta itsasoaren muturtxo bat ikusi ahal izan dute gailurretik.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 149. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Protesta egin zuen Nano Zuriak, bere panpina-muturtxoa okertuz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 105. orr.

Muturra luzea zeukan, sudur-zuloak itzelak, adar-muturtxoak kanpora ateratzen hasiak.- Txorizo muturtxo bat agian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 212. orr.

Balkoi zolan, ordea, paper muturtxo bat begiztatu zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus