Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mutuarazi, mutuaraz, mutuarazten 1 du ad mututzera behartu.
Motorra mutuarazirik, begiak hertsi ahal izan zituen azkenean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 262. orr.
Ezin morfinak Kaganskiren alarauak mutuarazi. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 141. orr.
Manexun eta horrelako gizon mindulinen mutuarazteko adina aberastuko zen laster. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 78. orr.
Dena ongi antolatua genuen, noiz oihu egin, nola mutuarazi, Florenek kenduko zion aurreneko luma. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 53. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Bidaiari mutua edo mutuarazia. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 11. orr.
Gure ahots lehen erlatsarekin eta gero betiko mutuaraziarekin oihu egiteko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.