Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mutualdi iz adkor isilaldia.
Zurrunbilotsutzat zeukan Mathilderen gehiegizko imajinazioak izuari edo sekretu bat gorde nahiari egozten zion neskaren mutualdia. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 170. orr.
Txaplik apurtu zuen mutualdia, ohi zuen gisan, galdera brillante batekin: [...]. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 122. orr.
-Politikari edo politikako mundukoekin izango duzun lotura bakarra gurekin izango da -mutualdia hautsi zuen besteak-. bere baitara bildu, eta erabateko mutualdian murgilduko zen aita. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 146. orr.