Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mutu 1 izond/iz pertsonez mintzatuz, hitz egiten ez duena.

Xabier, izan ere, mutu zen jaiotzez.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 87. orr.

Aleman mutua, ezin baitzuen hitzik egin.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 31. orr.

Hobe entzun eta hitz egin, gor eta mutu izan baino, ez da hala?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 23. orr.

Hi ia mutua haiz, eta ni ia gorra.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 23. orr.

Itsu, gor eta mutuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 449. orr.

Gero mutu izatera jolastu ginen hasperen artean.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 72. orr.

Jainko ahalguztidunak itsuei ikusmena bihurtu zien, gorrei entzumena, mutuei hitza, herrenei ibiltzea, elbarrituei sentimena eta mugimendua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 905. orr.

Deabrua ateratzean, mutua hizketan hasi zen, eta jendea harriturik gelditu zen. Deabruaren menpe zegoen mutu bat ekarri zioten Jesusi.  Elizen arteko biblia   Lk 11,14

Honako honetaz ez du mutu batek baino gehiago hitz egingo.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 103. orr.

Adi, ordea, zutaz isil daudenei, mutu berriketariak dira eta.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 213. orr.

2 irud/hed

Otsein duin mutu batek egongela eder, ilun samar, bildu, gozo baterako atea zabaldu zidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 367. orr.

Eskeleto dantzari gisa jardun ohi du gorteko edozein festatan eta abeslari mutu gisa errege-hileta guztietan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 98. orr.

Hara bihotza, gure misterio guzien testigu mutu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 51. orr.

3 (animaliez)

Sentipen diferenteek, beraz, animaliei, mutuak izan arren, hots ezberdinak igorrarazten badizkiete.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 369. orr.

Baita adimengabeko animalia mutuengana ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 230. orr.

Jendea guri beha zegoen, eta osaba, hitzik gabe, oilo mutu bat iduri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 270. orr.

Zaunkarik egin ezin duten txakur mutuak dira.  Elizen arteko biblia   Is 56,10

· Zer zen oilar mutuak egindako kukurrukua, deabruaren beste deabrukeria bat baino?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 89. orr.

4 (adizlagun gisa)

A ze desgrazia mutu jaio balitz... -Mutu sortu bahintz behintzat bakea genikek.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 140. orr.

Karranpa handi batek jota bezala, geldirik, itsu, gor eta mutu.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 74. orr.

• 5 izond hitzik gabekoa

Ortuzainak oinaze mutuzko imintzio bat egin zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 411. orr.

Gurtze mutu hark hunkiturik edo.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 103. orr.

Harridura mutuz egon nintzaion begira pixka batez, begiekin galdetuz zer gertatu zen Herioren eta beraren artean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 59. orr.

Nancy beraiekin joan zen, Minta Doylek hala eskatu baitzion begirada mutu harekin, eskua luzaturik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 75. orr.

Bion itun mutu hark sendotu egin zuen gure adiskidetasuna.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 105. orr.

Eskuen eta begien elkarrizketa mutuari ez zen ohitzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 323. orr.

Zoriontasuna mutua da, eta ez da bere baitarik mintzo; horregatik ditu baitezpadakoak aitorpena eta deklarazioa (esana behar du izateko).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 128. orr.

Endelegatu dut -oles mutu haren bidez halaxe esaten ari nintzaion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 234. orr.

Orduan so egin zion neskak lipar batez, eta esker on mutu eta xumea agertu zen begirada hartan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.

Antzezpen mutu haren indarrez bihotz-damuz beterik, negar-ibaiak isuri zituzten Jainkoaren mirabeek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 409. orr.

Zinema mutuaren garaiko kritiko gehienek aipatu eta nabarmendu dute zinemaren fotogenia-ahalmena, askotan hitz hori erabili gabe aipatu badute ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 288. orr.

Hobe hitzik gabe, film mutu batean bezala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 104. orr.

Film mutu surrealista baten gidoia ere idatzi zuen 1926an.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 8. orr.

Itsu bat zaintzetik liburuak zaintzera ez baitago alde handirik, liburuak ere itsu baitira, baina ez mutu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 70. orr.

6 irud/hed isilik dagoena.

Ezin konta ahala harrizko biztanle mutu, geldi, eternal, ia izugarriz dago populatua mendia, hareharrizkoak denak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.

Gauza mutuen arima mutu haiek.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 22. orr.

Zoritxarrekoa zu, egur-puska bati: "esna zaitez!" eta harri mutuari: "jaiki!" esaten diezun hori!  Elizen arteko biblia   Hab 2,19

Eta aita -Jaxinto- jostailu mutu bat zen amaren eskuetan, sekula iritzirik ez zuen gizona.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 18. orr.

Horma mutuetara itzuli ditu begiak Amaiak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 74. orr.

Arkeologia monumentu mutuen, arrasto bizigabeen, testuingururik gabeko gaien eta iraganak utzitako gauzez arduratzen zen diziplina zenean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 14. orr.

Pintura, ordea, mutua da, eta, ondorioz, mugatua sentimenduak adierazteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 217. orr.

Mutua da irudia; pentsamenduaren lanak bakarrik agerraraz dezake.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 136. orr.

Espazio zabal mugagabe mutuan berehalaxe hiltzen zen oihu luze batez dei eginez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 284. orr.

Kaperaren hotzikara erlijiosoan, maitasunezko zorabio mutu hartan, Montmartre kalean sartzen ziren zalgurdien kirrinka entzuten zuen garbi-garbiro.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.

· Hitz amaieretako letra mutuak ozentzen zituen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 168. orr.

Azkeneko silabak e mutua agertzen duen kasuetan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 117. orr.

• 7 adlag hitzik esan gabe.

Baina hor dago zutik, ahalkez mutu, odola belarrietan taupaka.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.

Inguruetan ez zegoen inor, soilik ume haiek, mutu eta gorpuari so, geldi-geldirik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 57. orr.

Haren bidelagunak ikaraz mutu gelditu ziren, hotsa entzuten baitzuten, baina inor ikusten ez.  Elizen arteko biblia   Eg 9,7

Mary Annek zigarro bat eskaini zidan, eta biok erretzeari ekin genion, mutu, gaiak bukatu izan balitzaizkigu bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.

Mutu eta burumakur jaitsi ziren laurak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 53. orr.

Zirrarak mutu utzi ninduen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 159. orr.

Eta jendetzak mutu jarraitzen zion, txundituta.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 122. orr.

Geldi bitez mutu ezpain gezurtiak, zintzoaren aurka ari baitira jardunean lotsagabe, harrokeriaz eta mesprezioz.  Elizen arteko biblia   Sal 31,19

Agian merezi du mutu jarraitzeak, pentsatu zenuen gero.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 43. orr.

Pilarrek mutu erantzun dio, eta gero eskaileren beheko aldea zelatatu du.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 168. orr.

8 irud/hed isilik.

Gotorleku guztiak isilik zeuden, mutu lubaki karlistak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.

Eguerdira arte mutu egon zen telefonoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 94. orr.

Irratiak mutu zirauen berriro, musika klasikoa baino ez, tarteka.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 55. orr.

Gure herrietako elizetan diren organo bikain horiek ere, organojolerik ezean mutu geratzen ari diren gisa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 133. orr.

Esateko idatziak direnak zurian beltz ageri dira hemen, mutu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 13. orr.

9 (hitz elkartuetan)

Harik eta tiro hots bat entzun, eta zezena hil-mutu geratu zen arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.

Ibilaldi geldo-mutuarekin jarraitu zuten.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 135. orr.

10 (-en adizkiaren eskuinean izen gisa) mututasuna.

Lurra da hemen, bere mutuan, euskaraz hitz egiteari uko egiten ez dion bakarretakoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 170. orr.

11 gor-mutu ik gor 9.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus