Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

muttur 1 iz adkor muturra.

Joseba autoraino joan zen zigarrotxoaren mutturra hautsontzian itzaltzera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Musuzapi bat atera zuen eta muttur batekin lehortu zuen bere betaurreko lausoen atzean agertu zen malko bakarra.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 117. orr.

Haritzondo zaharrez josirik, jauregia bera huntzaz estalia (muttur batzuetan bakarrik gorritzen hasia), ozta-ozta antzematen ziren aurrealde zabalean sei leiho gotikoak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.

Neskak bere eskuak bularretan pausatu eta bere titimuturren inguruan biribilak egiten hasi zenean, mutturrak soineko azpian markatzen zirelarik, brageta askatu behar izan nuen, kabitu ezinaren kabitu ezinez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 66. orr.

2 muturra, aurpegiaren zati irtena.

Oh! very bad! esaten zenuen, esku eta mutturrez muzin eginez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 23. orr.

Kotxean sartu, ohizko muxua eman eta mutturrak okertuz demanda egiten dio Mikeli, mainati.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 158. orr.

Amorrazio galantaz luzaturik mutturrak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 178. orr.

Mutturrak goxatu eta adixkidetzeko asmotan, orrazketa lanak bukatzean Maribelgana makurtzen da Mikel, muxu eman nahiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 168. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Harrituta zeuden, kezkati, patatak era hartan maneaturik ikustean: erreta bezala, txantxiurtuta, muttur-belztuta utzi zituen Isidorak zartagian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Juxtu-juxtu agertzen ditu sudur-muttur gorrituak txano eta kaputxaren azpian.     «Bizia lo», 2003 - 130. orr.

Gaizki sartu omen nuelako kafeteraren kable-mutturra.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 118. orr.

Beren sare erraldoiaren lehen hari mutturra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 267. orr.

Mahaian utzi dizkiet basoerdiak, lukainka muttur bana eta ogi puska bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 60. orr.

Puru-mutturra ezpainen txokoan zeukan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 226. orr.

Hatz-mutturretako ukittuak gozamen zabalenaren alderdi lokartuak iratzarriko dizkizu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 19. orr.

Ideia hori paper-muttur batean nolabait zirriborratzea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 48. orr.

"Turgeniev"en aurrean, bidearen bestaldean, zelai muttur bat dago, bizpahiru zume negartik babesten duten oasi bat zabor kontainerren artean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 247. orr.

Sastraka-mutturrak goizeko ihintzen buxti frexko ezkoetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 157. orr.

Huraxe izaten zen denak par muttur bat egiten genuen aldi bakarra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 340. orr.

Behin goraka joan bagara, gero beherakakoa hasten den puntta-mutturra edo kaxkoa litzateke klimax hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 437. orr.

Egungo jende tasatzaileak [...] ezin du eraman inozentzia muttur bat ere inon.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 123. orr.

5 muttur bat pixka bat.

Aldapa leunean gora muttur bat egin ondoren... itsasoa agertu zait aurretik!  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

muttur gorri (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus