Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
muttin adlag ipar eguraldiaz mintzatuz, euritsua, hitsa.
Mezatik ateratu girenean, arras aro muttina zen, eurixka ari... Herria 2003-10-30
Biharamunean, goizetik, denbora muttina agertu da; eta pittaka atertuz geroz, aro egokia jabetu da. Herria 2003-08-07
Euria delarik edo aro muttina, kanpotiar frangok ez dakite zer egin. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 27. orr.