Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Une horretan bertan txirrina jo zuten; etxejabea zen, gizaje oihes eta mutiria oso. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 25. orr.
Nire nagusigoari itzuria zaion emakume mutiri bati berriz ere erregutzera behartua ikustea neure burua! malko artean irribarrez zegoen gizon horrengan inork ez luke ezagutuko Verner hotz eta hantustea, Verner akitu eta mutiria, ez epaileek, ez lagunek, ez berak ere. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 324. orr.
Haren enplegatzaileen artean, besteak beste, Corso Donati aipa daiteke, Beltzen buruzagi mutiria, ostera Florentziara itzulia, eta boteretsua. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 85. orr.
Hezigaitza eta managaitza kontzeptu negatiboak dira; mutiriak lotsagabezia adierazten du; errebeldea, aldiz, sistema baten kontrako jarrera aktiboa duena da, haren aurrean errebelatzen dena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 39. orr.
Baina animaliak nahiko ernea dirudi, zolia, mutiria. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 109. orr.
Izan zakizkit neure bozkarioan kide, adiskide ederra; maitatua naiz; garaitu dut bihotz mutiri hori. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 141. orr.
Sartalderago, emaro, elurra, Shannonen uhin mutiri ilunen gainean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 332. orr.
Oraindik ere irribarre mutiri hori ote du? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 262. orr.
Ikusmenean ditut hemen naturaren harrigarri mutiriak artearen harrigarri mutiriek koroaturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.
Zer segurantza mutiria du bada gizon horrek, ausartzen baita lasai lo egitera, badelarik emakume bat oraino mendekatzeke, harez zer arranguraturik badukeena. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 82. orr.
Barrura egin zuen, mutiri, urrezko katea mantalaren gainean hoska, Eraman nazazu Mitxoletarengana, agindu nion, lehor, bortitz, zakar, mutiri, larderiatsu, gogor, zantar, latz, petral. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.
Ordea, ez zuen mutiri agertu nahi Fernandoren aurrean, eta ahalegina egin zuen zerbait esateko. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 30. orr.