Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mutin (agerraldi 1 liburu 1 ean; orobat motin 14 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1 ean; Euskaltzaindiaren Hiztegian mutin agertzen da) iz matxinada mugatua.
Zuk itsasontziaren gidaritzari eutsi zenion tinko; gainerakoek, berriz, egur pusketak eskuetan, ontzi gainean ekin zioten mutinari. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 158. orr.
1983ko martxoan motina egin genuen Carabanchelen, Puertorako trasladoen aurka. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 125. orr.
Hemen ezin duzu motinik antolatu. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 71. orr.
Motinaren ondoren isolamendura zigortu dituzten sozial horietako batena duzu ziega hori. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 135. orr.