Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mutilzale (orobat mutil zale g.er.) izond/iz mutilen zalea dena.
Ez omen dituk oso mutilzale. Berria - Kultura 2004-08-25
Mutilzale zekena naizela pentsatuko zian. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 51. orr.
Mutilzale ospea ere bazeukan herrian, eta bazekien. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 45. orr.
Esaten dudana ez da sentitzen dudana, eta horregatik dut mutil zale fama, maite jolasen zalea naizela, marijakintsu bat naizela eta eleberri arrosa kolorekoak gustatzen zaizkidala. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 348. orr.