Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mutilzahar (orobat mutil-zahar g.er., eta mutilzar g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian mutilzahar agertzen da) 1 izond/iz heldutasunean ezkongai dirauena.

Atso bat bizi zela han, bera bakarrik, anaia mutilzaharra hil zitzaionez geroztik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 30. orr.

Zerrendan agertzen zen hurrengoa, gizon mutilzahar bat, hogeita hamabost urte zeramatzan administrazioan, eta jendeak madarikatzen duen funtzionario horietako bat zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 153. orr.

Mutilzaharraren malenkonia barregarri samar hori sentitzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 286. orr.

Mutilzaharrak, dudarik gabe, beste kafetegiren batean bilduko ziren, edo Automat taberna batean, non ordea?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 71. orr.

-Esan zidaten etxekoek, bai, mutil-zahar xelebre-xelebre bat bizi zela hor, bakar-bakarrik.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 74. orr.

Pixkanaka-pixkanaka mutilzahar bakarti bihurtuz joan nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 214. orr.

Atzera utzia zuen mutilzahar itsuaren bizitza beti-batekoaren martxa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

2 (adizlagun edo izenlagun gisa)

Emeterio Arrese mutilzahar hil zen 85 urte zituela, eta beti izan zuen ama bere bizitzaren ardatz.  Berria - Kultura   2004-04-07

Apala zuen begiratua, urduria ibilera, eta jendeak mutilzahar gelditu izanari egozten bazion ere bere uzkurtasuna, bizitza osoa fortunari mesede txikienak ere eskertzen pasatzen zuela ematen zuen gizonak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.

Musikari egozten zion amak ni mutilzahar geratzearen errua, harekin entreteniturik andregai bila saiatu ez nintzelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 121. orr.

Egungo egunean, bizi garen giroa sobera erotikoa da, gazte batek, bere bizi guzian, mutil zahar egoiteko erabakia har dezan!  Herria   2005-10-20

Historia honen garaian, Soroetan Permin bakarrik bizi zen, mutilzahar.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mutilzahar bakarti (3); mutilzahar eta neskazaharrak (3); mutilzahar gelditu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus